2020ko irailaren 10 eta 11 egunetan egin diren VII Egilearen Jardunaldiak formatu nagusiki digitalean burutu dira, Covid-19aren pandemiak hala baldintzatua. Jardueretako batzuk zuzenean egin dira Bizkaiko Foru Liburutegitik eta beste batzuk adituen estudioetatik. Horiek guztiak streaming bidez eman dira eta munduko toki ezberdinetatik eduki dute jarraipena. Ikus entzuleak modu fisikoan ez bertaratzea teknologia berriek ahalbidetzen duten irekitze geografikoarekin orekatu da.
Bere zazpigarren ediziora iritsi den ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldi honek egileak ditu ardatz nagusitzat eta argitalpen sektoreak esperimentatzen ari duen eraldaketa handiaren inguruko hausnarketa sendotzea du helburu.
Jardunaldi hauetako ondoriorik azpimarragarrienak ondokoak izandira:
. Covid19aren pandemiak egitura krisia eragin du argitalpen sektorean: salmentak, kontsumo eta irakurketa ohiturak, liburuen ekoizpena eta salmenta, eta azoketara joateko ohitura aldatu egin dira. Sektorearen baitan dauden eragileek aro berri bati aurre egitea ahalbidetuko dien erabakiak hartzeko unea iritsi da.
. Aro berri hau digitalagoa eta ez hain fisikoa izango da: salmenta elektronikoan oinarritzen diren kanal berriak izango dira protagonistak pandemiaren ondoren eta irakurle eta editoreen arteko harremanak hurbilagoak izango dira, horregatik liburu-saltzaileek salmenta elektronikoa haien denda fisikoetan sartu beharko dute, bai eta haien komunitate hurbilenari gainbalioa eskaini ere.
. Pandemiak kulturaren garrantzia agerian jarri du, Storytellinga gure bizitzetako funtsezko ondasunetako bat bilakatu da. Sentsibilizazio hau aprobetxatzea sektore guztiaren eskutan dago bai eta erakunde publikoen eskuetan ere, haien kanalen bitartez kulturari ikusgarritasun eta presentzia handiagoa ematera eta diruz sustatzera deituak baitaude.
. Audioak, bere podcast eta audioliburu formatuetan, mota honetako soinu artxiboentzako kontsumitzaile merkatu geroz eta handiagoa ireki du. Joera berri hau aprobetxatzeak sektorean segmentu eta aukera berriak sartzea ahalbidetuko du.
. Aukeratzeko orduan aniztasuna arriskuan dago: Argitalpen munduak egile ezezagunetan geroz eta gutxiago arriskatzen du eta ziurtasunekin jokatzen du ere, hutsegite bat oso garesti atera baitaiteke. Sare sozialetan eta literatura ordezkaritzan ikusgarritasuna inoiz baino oinarrizkoagoa da.
. “Irakurketaren ohitura argitalpen sektorearen parte izateko biderik ziurrena da”- dio Vicente Molina Foixek, “idazle izateko irakurle bikaina izan behar duzu”.
Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik Eusko Jarularitzako Kultura Sailaren babesari esker eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren, Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedro-ren lankidetzarekin, VII Egilearen Jardunaldiek argitalpen sektorearen egoera jorratu dute, bai eta bere perspektiba eta erronkak eta Covid-19aren krisialdialdiaren ondorengo joko arau berriak ere. Nazioarteko ikuspuntua Tom Tivnan-ek eman digu, The bookseller eko (Europa mailan argitalpen sektoreko aldizkaririk garrantzitsuena), bai eta Thais Pahl-ek ere, Eccles Fisher Associates-en nazioarteko esplorazio alorreko zuzendaria alegia. Euskal argitalpen sektoreari eta bere beharrei begirada jorratzeko Joxemari Sors, Elkar taldeko fundatzaileetako bat; Kepa Torrealdai, Euskadiko Liburudenden Federazioko Presidentea, eta José Manuel Díaz, Euskadiko Editoreen Elkarteko Presidentea egon dira. Egileen ikuspuntua eta haien beharrizanen inguruko hausnarketa Vicente Molina Foix eta María Eugenia Salaverri ren arteko mahainguruan islatu dira, bai eta idazleentzako antolatutako doako tailerretan (Cedroren babesari esker), Santiago Roncagliolo idazle eta gidoilariak, Idoia Cantolla Podimo, podcasting plataforman Head of Content-ak eta Luis Ángel Ramírez ekoizle, Kubelik Films eta Imval Producciones eko kide fundatzaile eta Espainiako Zinema Akademiako kideak zuzendurik hiru tailerrak.