Bihar hasiko dira VII Egilearen Jardunaldiak, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesarekin eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren, Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedro-ren lankidetzarekin.
Bi egunetan zehar, irailak 10 eta 11, argitalpen munduan lehen mailakoak diren profesionalekin hausnarketa egingo dugu, pandemiaren ondoren arau joko berriak, bestseller berrien bilaketa, euskal argitalpen sektorearen erronkak eta kulturaren munduan denboran jasangarria den moduan bizirauteko modua jorratuz.
Jardunaldiak streaming bidez emango dira, AEE/EIErenYoutube kanalaren eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren kanalaren bitartez.
#Egilea20 Jardunaldiak uneoro jarraitu nahi badituzu eta jarduera guztien gaineko informazioa jaso, izen eman Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera e-posta bidaliz.
PROGRAMA
Arau Joko Berriak
Zeintzuk izango dira arau joko berriak argitalpen sektorean koronabirusaren ondoren? Zein eraldaketa espero daitezke liburuaren munduan? Zeintzuk dira bere aukera handiak errealitate berrian?
Tom Tivnan, The bookseller-eko editore nagusia (Europa mailan argitalpen sektoreko aldizkaririk garrantzitsuena) eta Javier Celaya, Dosdoce-ko kide fundatzailea gai honi eta beste askori buruz arituko dira.
Hitzaldia, txat birtual batekin amaituz, 2020/09/11an ostiralez izango da, 10:00etatik 11:00etara eta streaming bidezko emanaldia egingo da AEE/EIEren Youtube kanalaren bitartez.
Zorte-kolpeei agur
Zein estrategia jarraitzen dituzte argitaletxeek argitaratzen dituzten liburuekin asmatzeko? Nola aldatuko dira irizpide hauek koronabirusarekin? Zeintzuk izango dira literatura joerak 2021ean? Thais Pahl, Eccles Fisher Associates-en nazioarteko esploraziorako alorreko zuzendariak kontatuko digu.
Hitzaldia, txat birtual batekin amaituz, 2020/09/11an ostiralez izango da, 12:30etatik 13:30etara eta streaming bidezko emanaldia egingo da AEE/EIEren Youtube kanalaren bitartez.
Kulturaren munduan nola biziraun
Posible al da kulturaren munduan bizirautea? Zein da kultura esparruan bizitzeko sekretua, eszenatoki ezberdinetara etengabe egokituz?
Vicente Molina Foix eta María Eugenia Salaverri honen gainean eta beste gai askoren gainean ere arituko dira.
Hitzaldia, txat birtual batekin amaituz, 2020/09/10ean ostegunez izango da, 12:00etatik 13:00etara. Streaming bidezko emanaldia egingo da Bizkaiko Foru Liburutegiko kanalaren bitartez eta ondoren AEE/EIEren Youtube kanalean plazaratuko da ere.
Euskal editoreen ahotsa entzunez
Nola ikusten du euskal argitalpen sektoreak egungo eszenatokia? Zeintzuk dira bere erronka handiak? Zein konponbide planteatzen dizkiete erronka horiei?
Gai honen inguruan arituko dira Joxemari Sors, Elkar taldeko fundatzaileetako bat, eta Kepa Torrealdai, Euskadiko Liburu-denden Federazioko Presidentea, José Manuel Díaz Euskadiko Editoreen Elkarteko Presidenteak moderaturik.
Euskal editoreen mahaia 2020/09/10ean ostegunez izango da, 10:00etatik 11:00etara. Streaming bidezko emanaldia egingo da Bizkaiko Foru Liburutegiko kanalaren bitartez eta ondoren, grabazioa AEE/EIEren Youtube kanalean plazaratuko da ere.
Idazleei garai berrietara egokitzen laguntzeko tailerrak
AEE/EIEren VII Egilearen Jardunaldien baitan idazleentzako hiru formakuntza tailer programatu dira ere obren sorkuntza eta salmentan oinarrituz. Horiek guztiek formatu digitala izanen dute, Cedro-ren babesarekin egin dira eta doakoak izango dira emandako epean izen eman zuten idazleentzako.
- Lehen online tailerra, “Nire eleberria suntsitu dute” literatura zinema gidoira egokituz izenburupean, Santiago Roncagliolo idazle eta gidoilariak zuzenduko du. 2020/09/11an, 18:00etatik 19:00etara egingo da.
- Bigarren tailerrak audioliburuetan eta podcastingean jarriko du arreta eta Idoia Cantolla podcasting.es plataformako Head of Content-ak zuzenduko du. 2020/09/18an, 18:00etatik 19:00etara egingo da.
- Hirugarren eta azken tailerra pitch on baten gakoak ezagutzera bideratuko da, obra bat aurkezteko modurik zuzen eta eragingarriena alegia, bai eta bere garapena praktikatzeko ere. Kubelik Films eta Imval Producciones -eko kide fundatzaile eta Espainiako Zinema Akademiako kide den Luis Ángel Ramírez ekoizleak zuzenduko du. 2020/09/24 eta 25 egunetan, 18:00etatik 19:00etara egingo da.