Santiago Roncagliolo, Idoia Cantolla eta Luis Ángel Ramírezek idazleentzako hiru tailer eskainiko dituzte #Egilea20 Jardunaldietan, literatura zinema gidoira egokitzeari buruz, audioliburu eta podcastingari buruz eta pitching-ari buruz, hurrenez hurren.

Tailer guztiak doakoak izango dira Cedro-ren laguntzari esker, eta formatu digitalean egingo dira. Horietan parte hartzea mugatua izango da, aurretiaz iragarritako epeetan izen eman zuten idazleak lehenetsiz.

Tailer hauek VII Egilearen Jardunaldietako programaren baitan daude,  Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik,  Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesarekin eta Bizkaiko Foru LiburutegiarenEuskadiko Editoreen Elkartearen  eta Cedroren lankidetzarekin.

#Egilea20 Jardunaldiak uneoro jarraitu nahi baduzu eta jarduera guztien berri ematea nahi baduzu, eman izena e-posta bat Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera bidaliz

 

Idazleentzako tailerrak

1 tailerra: “Nire eleberria suntsitu dute”literatura zinema gidoira egokituz

Santiago Roncagliolo idazle eta gidoilariak zuzendurik
Data eta ordua: 2020/09/11, 18:00etatik 19:00etara

2 tailerra: Audioliburuak eta podcasting-a
Idoia Cantolla,  Podimo.es podcasting plataforman Head of Content-ak zuzendurik
Data eta ordua: 2020/09/18, 18:00etatik 19:00etara

3 tailerra: Pitch on baten gakoak: obra bat modu zuzen eta eragingarrian aurkeztea
Luis Ángel Ramírez ekoizleak zuzendurik, Kubelik Films eta Imval Producciones -eko kide fundatzailea eta Espainiako Zinematografia Akademiako kidea
Datak eta orduak: 2020/09/24 eta 25,  18:00etatik 19:00etara