Bilbon, formatu digital zein presentzialean, irailaren 10 eta 11 egunetan egingo diren 2020ko Egilearen Jardunaldiek argitalpen sektoreak aurre egin beharreko erronketan jarriko dute arreta.
Eta, noski, nazioarteko zein nazio mailako profesionalen hausnarketak ezagutzeaz gain, euskal editoreen ondorioak lehen eskutik ezagutu nahi ditugu ere.
Horretarako mahaingurua antolatu dugu, bertan Joxemari Sors, Elkar taldeko fundatzaileetako bat, eta Kepa Torrealdai, Euskadiko Liburudenden Federazioko Presidentea solastuko direlarik, José Manuel Díaz Euskadiko Editoreen Elkarteko Presidenteak moderaturik.
Hitzordua
Euskal editoreen ahotsa entzunez
Joxemari Sors eta Kepa Torrealdairen arteko eztabaida mahaia, José Manuel Díazek moderaturik.
Osteguna 2020/09/10. 10:00etatik 11:00etara
Mahaingurua zuzenean emango da streaming bidez AEE/EIEren Yotube kanalaren bitartez.
Eztabaida mahaia
Joxemari Sors, Elkar taldeko fundatzaileetako bat, eta Kepa Torrealdai, Euskadiko Liburudenden Federazioko Presidenteak, José Manuel Díaz Euskadiko Editoreen Elkarteko Presidenteak moderaturik, euskal argitalpen sektoreak egungo egoera nola ikusten duen azalduko digute, bai eta aurre egin beharreko erronkak eta egungo desafioen artean antzematen diren irtenbide eta aukeren inguruan arituko dira ere.
Parte hartzaileak
Joxemari Sors Enpresa Zientzietan Lizentziaduna da eta liburuaren munduan garatu du bere ibilbide profesionala 1973 urteaz geroztik. Elkar taldeko fundatzaileetako bat (argitaletxeak, banaketa eta liburu dendak), bai eta Elkar Fundazioko kidea ere. Gaur egu Elkar Fundazioko patronatuaren Presidentea da, Euskal Editoreen Elkatea, enpresa elkargoko Presidentea, Euskadiko Editoreen Elkarteko Presidenteordea eta Euskadiko Liburu-ganbarako bokala.
Kepa Torrealdai magisteritzan diplomaduna da hezkuntzaren gizarte zientzien espezialitatean. Liburuaren munduan bere lehen hastapenak edebé argitaletxeko alor komertzialean izan ziren. 1995ean liburu saltzaile ibilbideari ekin zion, Herriak liburu dendako gerente moduan 10 urtez. Bere inauguraziaz geroztik Bilboko alde zaharreko Elkar liburu dendako arduradun gorena da. Azken bi hamarkadetan liburu denden elkarte alorrean lankidetzan aritu da, bai Euskadin bai eta Euskaditik kanpo ere, CEGAL -Confederación de Gremios de Libreros-en bitartez eta Euskadiko Liburu-ganbara-rekin. Gaur egun Bizkaiko Liburudenden Elkarteko Presidentea da, 2011 urteaz geroztik Euskadiko Liburudenda Elkarteen Federazioko Presidente karguarekin batera jardunez.
José Manuel Díaz enpresa zientzietan jaso zuen formakuntza. Liburu denda batean bi urtez lanean hasi zen. Ondoren Mensajero argitaletxearekin hasi zen lanean, lehenik Zuzendari komertzial moduan 5 urtez eta ondoren Zuzendari nagusi moduan beste 12 urtez. Beranduago, LOYOLA Komunikazio Taldeko Zuzendari nagusi moduan jardun zuen 8 urtez. 2015 urteaz geroztik Euskadiko Editoreen Elkarteko Presidentea da, Euskadiko Liburu-ganbarako presidenteordea, Espainiako Editore Elkarteen Federazioko Bokala eta Fedecali (Federacion Cámaras Libro de España) federazioko Bokala ere.