Vicente Molina Foix eta María Eugenia Salaverri  kulturaren munduan nola biziraun, egoera eta inguruabar ezberdinetara egokituz, edukiko dute mintzagai (STD: 2020/09/10 12:00etatik 13:00etara)

Etengabeko aldaketa eta eraldaketa garaiak bizi ditugu. Egungoa bezalako egoera batean, inoiz baino ziurgabetasun handiagoa duela iruditzen zaigun honetan alegia, agian interesgarria da burua irekitzea, perspektibaz begiratzea eta irekitzen diren alternatibetan arreta jartzea.

  • Zein ezaugarri ditu kultura alorreko ibilbide luze batek?
  • Zein gaitasun behar ditu idazle batek eginkizun horretara esklusiban aritzeko?
  • Zein aukera eskaintzen ditu egungo egoerak?

Vicente Molina Foix eta María Eugenia Salaverri honi guztiari buruz arituko dira. Ez galdu irailaren 10ean, ostegunez, 12:00etatik 13:00etara zuzenean egingo duten hitzaldia, streaming bidez emango delarik AEE/EIEren Youtube kanalaren bitartez.  

Honakoa VII Egilearen Jardunaldietako hitzordu interesgarrietako bat izango da, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesarekin eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren,  Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedro-ren lankidetzarekin.  

#Egilea20 Jardunaldiak  uneoro jarraitu nahi badituzu eta jarduera guztiei buruz informa zaitzagun, izen eman e-posta bat idatziz Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera.