Thais Pahl gaur egungo argitalpen testuinguruan scoutingak duen garrantziari buruz arituko da #Egilea20 Jardunaldietan (STD: 2020/09/11 12:30etatik 13:30etara)
Supersalmenta gutxiago, haien irakurketak aukeratzeko orduan arrisku gutxiago hartzen duten irakurleak, argitaratzeko liburu berrien bilaketan kontzentrazio handiagoa... gaur egungo testuinguruak eraldaketa sakonak eragiten ari ditu literatura munduan.
- Nola aldatuko da hurrengo bestsellerrak aurkitzeko dinamika?
- Nola har dezakete aurrea editoreek hain konplexua eta lehiakorra den ingurune batean?
- Nola eman ditzakete ezagutzeraidazleek haien istorioak hainbeste eskaintzaren aurrean?
- Zorte-kolpeak amaitu al dira?
Honi guztiari buruz hitz egingo digu Thais Pahl Eccles Fisher Associates-eko nazioarteko esplorazio alorreko zuzendariak. Ez galdu irailaren 11an, ostiralez, 12:30etatik 13:30etara egingo duen hitzaldia eta ondoko txat birtuala, azken honetan zure galderak zuzenean egiteko aukera edukiko duzularik.
Dena streaming bidez emango da AEE/EIEren Youtube kanalaren bitartez.
Honakoa VII Egilearen Jardunaldietako hitzordu interesgarrietako bat izango da, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesarekin eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren, Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedro-ren lankidetzarekin.
Ez galdu #Egilea20 Jardunaldiak, izen eman e-posta bat idatziz Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera.