Relatos Solidarios de una cuarentena antologia aurkezten dugu, Iñaki Sainz de Murietak sustaturiko ekimena, bertan beste hamabi egile nazionalek parte hartu dutelarik ere, Fundación Avanza eta Gesernet argitaletxearen babesarekin.
Proiektu honen helburua Biodonostia fundazioari laguntza ematea eta bertarako funtsak biltzea da, ikerketa biomedikoan oso lan garrantzitsua garatzen baitu. Horrela, liburu honen salmentatik jasoko diren mozkinen zati handi bat erakunde horretara bideratuko da.
Obra hau paper formatuan erosteko sakatu hemen eta formatu digitalean nahiago baduzu, jo esteka honetara.
Antologia eta egileak
"Relatos Solidarios de una cuarentena" osasungintzaren alorrarekin, bai eta zientzialariek, osasun-langileek eta beste kolektiboek Covid-19ak sortutako berrogeialdian bizitako inguruabar eta esperientziekin harremana duten istorioak kontatzen dituzten 13 artikuluk osatzen dute.
Hortaz, obrak oinarri solidario bat edukitzeaz gain, osasun-langile eta zientzialarien lan eta dedikazioari omenaldia da ere.
Antologia honetan haien kontakizunak agertu dituzten egileak honakoak dira:
- Álex Oviedo
- Ava Hocsem
- Iñaki Sainz de Murieta
- José Antonio López Medina
- Kepa Murua
- Luis de los Llanos Álvarez
- Marisa Costa
- M. J. Pradera
- Mercedes Pérez Agustín
- Nuria del Saz
- Seve Calleja
Irakurketaren plazera, Covid-19aren krisialdia lehen pertsonan bizi duten kolektiboei aitorpena eta gizarteari hainbeste ekarpen egiten dion ikerketa biomedikoari babesa uztartzen ditu proiektu bikain honek.