Irailaren 10 eta 11 egunetan formatu digitalean eta presentzialean Bilbon egingo diren 2020ko Egilearen Jardunaldien baitan, egileei haien sorkuntza prozesuetan gure laguntza eskaini nahi diegu. Horregatik, obren sorkuntzan eta salmentan oinarrituriko hiru formakuntza tailer haientzako esklusiban programatu ditugu.
Tailer guztiak online bidez egingo dira, irailean zehar eta arratsaldeko ordutegiarekin.
Cedro,ren babes osoari esker, tailer hauek doakoak izango dira bai AEE/EIEko bazkideentzako bai eta bazkideturik ez dauden beste idazleentzako ere, baina bazkide direnek lehentasun osoa izango dute izen emateko.
Tailer hauetan parte hartzeko interesa duten egileek Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbide elektronikora posta bat idatzi dezakete, bertan haien izena eta parte hartu nahi duten tailerra adieraziz.
Pitching tailerra, Luis Ángel Ramírezen eskutik
Pitch-a, ideia, proiektu edo obra bat aurkezteko gehien erabiltzen den formatua da. Definizioan, azalpen motz eta eragingarri bat da, beisbol pilota baten jaurtiketaren antzera (kontzeptu honen jatorrian dagoena alegia).
Gure entzuleek minutu gutxitan gure proiektuaren potentziala ikustea eta erakarpena senti dezaten lortzea da bere helburua.
Pitcharen artea idazleentzako interes eta garrantzia handia duen diziplina da. Haientzako istorioen sorkuntza eta adierazpena oinarrizkoak badira, horiek modu eraginkor eta inspiratzailean komunikatzeko gaitasuna ez da gutxiagorako.
Horregatik, bi saio dituen tailer bat programatu dugu, irailaren 24 eta 25 egunetan, bertan parte hartuko duten egileek pitch on baten gakoak ezagutzeko aukera izango dutelarik, bere garapena ere praktikatuz.
Tailerraren zuzendaria
Luis Ángel Ramírez Kubelik Films eta Imval Producciones -eko fundatzailea da, bai eta Espainiako Zinema Akademiako kidea ere.
Gidoilarikidea eta ekoizlea izan da, besteak beste, Javier Maquaren «Chevrolet» filmean (1997), bai eta Santiago Taberneroren «Vida y color» (2007), edo Félix Viscarreten «Saura(s)» (2017) filmeetan ere. Film labur ugari zuzendu ditu ere.
Bere jarduera nagusia filmeen ekoizpena da. Horrela, Espainiar Zimenaren Institutuak 2007an Canneseko «Producers on the move» programan parte hartzeko aukeratu zuen, bai eta 2010ean Torontoko “filmlab” jaialdiko lehen ediziorako ere. Gainera, mintegi eta tailerretan parte hartu du Nantesen, Buenos Airesen eta Nairobin.
Luis Ángel Ramírez formakuntzan aritzen da ere. Madrileko Europar Unibertsitateko Ekoizpen Zuzendaritza Masterreko zuzendaria izan zen eta Telebistarako Ekoizpen, Programazio eta Zuzendaritza ikastaroak eman zituen 2007 eta 2010 bitartean.
Hitzordua
2020/9/24 eta 25
Online tailerra (zuzenean)
18.00etatik 19.00etara
PITCHING TAILERRA
Hizlaria: Luis Ángel Ramírez