Irailaren 10 eta 11 egunetan formatu digitalean eta presentzialean Bilbon egingo diren 2020ko Egilearen Jardunaldien baitan, egileei haien sorkuntza prozesuetan gure laguntza eskaini nahi diegu. Horregatik, obren sorkuntzan eta salmentan oinarrituriko hiru formakuntza tailer haientzako esklusiban programatu ditugu.
Tailer guztiak irailean zehar izango dira arratsaldeko ordutegiarekin
Cedro,ren babes osoari esker, tailer hauek doakoak izango dira bai AEE/EIEko bazkideentzako bai eta bazkideturik ez dauden beste idazleentzako ere, baina bazkide direnek lehentasun osoa izango dute izen emateko.
Tailer hauetan parte hartzeko interesa dutenek Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla." target="_blank">escritoresaee@gmail.
Audioliburu eta podcast formatuetarako edukia sortzeko tailerra Idoia Cantollaren eskutik
Azken urteetan zehar argitalpen merkatuari eta edukien sorrerari loturiko audio formatuak aurrekaririk gabeko hazkundea eduki du, garapen teknologikoak bultzaturik, smartphone bitartez formatu digitaletarako irisgarritasuna, denbora eta espazioa hobetuz, hau lehen sarbide iturri bihurtuz. Audioak storytellingaren merkatua goitik behera aldatu du eta ahozko tradizio zaharrenarekin uztartzen den istorioak kontatzeko moduari garrantzia eman dio, hura berrasmatuz, edukiontzi berria emanez eta ikaragarrizko potentziala eskainiz.
Audioliburuak eta podcastingak istorioak kontsumitzeko modua aldatu dute eta entzulegoa konkistatzen ari dira. Honakoa idazle eta gidoilariei zuzenduriko ikastaroa da eta istorioak kontatzeko modu berri eta oparo honetan espezializatzeko beharrezkoa den guztia ezagutu dezazun nahi dugu, bai eta hori nola promozionatu eta jendartearen artean duen irismena maximizatu ere.
Zein ezberdintasun daude audiorako idaztearen eta papera bezalako beste formatuetarako idaztearen artean?
Tailerraren zuzendaria
Idoia Cantolla kazetaritzan lizentziaduna da eta komunikazio korporatiboan eta multimedia diseinuan masterra ikasi du. Multimedia proiektuen kudeaketan espezializaturik dago, bai eta eduki digital eta ikusentzunezko edukien banaketa eta promozioan eta komunitate birtual eta sozial mediaren sorkuntzan ere.
Publizitate eta marketing alorrean entretenimenduaren eta formakuntzaren munduari bereziki lotuta egon da, El País, Hasbro Iberia, SOS Cuétar eta Zinkia Entertainment bezalako bezeroekin lan eginez.
Hiru urtetan zehar Storytelen Publishing lan taldeko buru izan da, plataformarentzako eduki originalak sortuz, eta gaur egun Podimo.es Danimarkako podcasting plataforman Head of Content ardura du.
Ilustrae argitaletxeko fundatzaile eta editorea da ere, bertatik Guy Kawasaki edo Daniel Pink bezalako egileen liburuak argitaratu eta banatu direlarik.
Hitzordua
2020/9/18
Online tailerra (zuzenean)
18.00etatik 19.00etara.
AUDIOLIBURU TAILERRA
Hizlaria: Idoia Cantolla