Bilbon formatu digitalean eta presentzialean irailaren 10 eta 11 egunetan egingo diren 2020ko Egilearen Jardunaldietan, Covid19ak argitalpen sektoreari planteatzen dizkion erronkak jorratuko dira. Liburuaren mundua eszenatoki berrietara egokitzea errazteko hausnarketa bultzatu nahi dugu.
Eta, nor hobe egokitzeko gaitasun horri buruz hitz egiteko, kulturari zeharo eskainitako ibilbide luzea duen egile bat baino, sektorean krisialdi asko gainditu dituena eta, gaur egun jatorrizko sorkuntzazkoa den audioliburu bat, antzezlan bat eta opera bat sortzen ari dituena? Egile hau Vicente Molina Foix da eta María Eugenia Salaverri AEE/EIEko presidentearekin egingo duen elkarrizketan eskainiko digu bere testigantza.
Hitzaldia
Vicente Molina Foix eta María Eugenia Salaverri kulturaren munduan nola biziraun edukiko dute mintzagai. Vicentek olerkigintzan hasi zuen bere karrera literarioa eta, 1970ean José María Castellet-en Nueve novísimos poetas españoles antologia historikoan sartu zuten. Urte horretan bertan bere lehen eleberria plazaratu zen, Museo provincial de los horrores, Carlos Barralek argitaratua. Ordutik aurrera eta gaur arte, Vicentek olerkigintza, narratiba, saiakera, dramaturgia, zinema kritika, gidoilaritza eta zinema zuzendaritza jorratu ditu.
2020an zuzenean sailkako formatuan eta entzunezkoan idatzitako bere lehen eleberria argitaratu du, modu horretan audioliburua bezalako literatura kanal berrietara sartuz, istorioak kontatzeko esperientzia berri bat eskaintzen baitu. Storytel plataforman egin du. Gainera, Espainiako Sari Nazionala izandako El abrecartas bere liburuan oinarrituriko opera bat prestatzen ari da.
Egile ospetsu honek sari ugari irabazi ditu, hots Narratiba Sari Nazionala, Salambó saria, Azorín, Herralde, edo kritika literarioaren saria ere, bakar batzuk aipatzearren.
Egilea
Elchen jaioa, Vicente Molina Foix Filosofia eta Letretan bai eta Artearen Historian lizentziaduna da. Literatura sari ugari irabazi ditu ere. Busto bere bigarren eleberriarekin (Barral Editores, 1973) Barral saria irabazi zuen; Los padres viudos eleberriarekin (Cátedra, 1984) Azorín saria; Herralde saria La quincena soviética liburuarekin (Anagrama, 1998); eta Narratiba Sari Nazionala El abrecartas eleberriarekin (Anagrama, 2006).
Zuzendari moduan aritutako bere bigarren filmean, El dios de madera (2010), bere protagonista zen Marisa Paredesek emakumezko aktore hoberenaren saria lortu zuen Malagako Zinema Jaialdian.
Las hermanas Gourmet audioliburua (Storytel Original, 2020), Molina Foixek entzunezko formatu seriatura egindako bere lehen hurbiltzea da. Era berean, Storytel plataforman audioliburu moduan aurkitu daitezke ere Kubrick en casa, El joven sin alma, El abrecartas eta El invitado amargo.
Bere solaskidea
María Eugenia Salaverri idazlea, zinema gidoilari eta ekoizlea, kazetaria eta abesti konposatzailea da.
Kontakizun bildumak argitaratu ditu, hots ¿Por qué te ríes? (Bassarai, 2004); Un tango para tres hermanas (Pérgola, 1997); Retrato de un pájaro olerki liburua (La Gran Enciclopedia Vasca, 1978); eta ipuin antologia ugaritan parte hartu du.
Bere kontakizunak nazio mailako eta atzerriko antologia ugaritan sartu dira, hala nola Narradores Vascos, Últimos narradores (antología de la reciente narrativa breve española), Rainy Days (short stories by contemporary spanish writers) eta Wespennet (literatur aus Spanien).
Komunikabide ezberdinetan kolaboratzailea da eta El País egunkariaren Euskadiko edizioan zutabegilea da ere.
Bilboko Azkuna Zentroko “Aurrez Aurre” Irakurketa Klubeko zuzendaria da.
2012tik hona Euskadiko Idazleen Elkarteko presidentea da ere.
Hitzordua
Kulturaren munduan nola biziraun
Vicente Molina Foix eta María Eugenia Salaverriren arteko elkarrizketa (zuzenean)
Osteguna 2020/09/10. 12:00etatik 13:00etara.
Hitzaldiaren zuzeneko emanaldia streaming bidez izango da AEE/EIEren Youtube kanalean