Irailaren 10 eta 11an Bilbon formatu digitalean eta presentzialean egingo diren 2020ko Egilearen Jardunaldiek luxuzko gonbidatua edukiko dute: Tom Tivnan, The bookseller-eko editore nagusia, Europa mailan argitalpen sektoreko aldizkaririk garrantzitsuena alegia.

Tom Tivnanek, argitalpen industriari buruzko analisi trebeak egiteagatik komunikabide generalista eta espezializatuetan ezaguna, koronabirusaren ondoren liburuaren munduan joko arau berrien gaineko hausnarketa egingo du. Eta Dosdoce-ko kide fundatzailea den Javier Celaya kontsultorearekin batera egingo du. 

Hitzaldia

Elkarrizketa honek irailaren 11ko saioa irekiko du, ostiralez, eta hitzordu garrantzitsuenetakoa izango da VII Egilearen Jardunaldietako programaren baitan.

Industriaren geldierak krisialdi handi baterantz eraman du sektorea. Horregatik, balizko argitalpen estrategiak birpentsatzea eta industria honen eraldaketa substantzial baterantz joatea funtsezkoa da. Hausnarketa honi heltzeko modurik onena bi analista hauen eskutik egitea dela uste dugu.

Hitzaldiaren ondoren txat birtual bat irekiko da, bertan ikus-entzuleek adituei galderak planteatzeko abagunea edukiz. Hori guztia zuzenean egingo da bai eta streaming bidez eman ere,  AEE/EIEren Youtube kanalaren bitartez.

Adituak

Tom Tivnan AEBn jaio zen, bertan zinema eta literatura ikasketak burutuz. 2000 urtean Erresuma Batura iritsi zen, Strathclyde-ko Unibertsitatean (Glasgow) lizentziatura lortuz eta Kazetaritza master bat burutuz. 2017an “The Esquimaux” bere lehen eleberriarekin egin zuen debuta, kritikaren aldetik arrakasta handia lortuz. Gaur egun, Tivnan The bookseller-eko editore nagusia da. Bere analisi sektorial trebeez gain, kazetaritzaren baitan bere jarduera atseginenetako bat garatzen jarraitzen du: Bere idazle gustukoenei elkarrizketak egitea, horien artean Kazuo Ishiguro, Eleanor Catton edo Lionel Shriver daudelarik.

Javier Celaya Dosdoce.com-eko kide-fundatzailea da. 2004Ko martxoan behatoki hau sortu zuenetik, kulturaren munduko profesionalei (argitaletxeak, liburu-dendak, liburutegiak, museoak, fundazioak, besteak beste) bizitzea egokitu zaigun aro digitala ulertzeko laguntza ematea izan da bere helburua. Javierrek Nazioarteko Harremanetan Master bat du New Yorkeko Columbia Unibertsitatean eta Enpresa Zuzendaritzan Lizentziaduna da Boston Collegen. Azken urteetan zehar, liburu elektroniko eta audioliburuen banaketa plataformen nazioarteko hedapen estrategietan aholkulari nagusia izan da, hots  Bookwire eta Storytel-en kasuetan, eta berriki Podimo-rekin ere, azken honek podcasten Netflix europarra izan nahi duelarik.  

Hitzordua

Joko arau berriak koronabirusaren ondoren

Tom Tivnan eta Javier Celayarekin hitzaldia eta ondorengo txat birtuala
Ostirala 2020/09/11. 10.00 - 11.00 am.

Streaming bidezko emanaldia AEE/EIEren Youtube kanalean