Hortensia Alcaláren hirugarren obra iritsi da:"Sophia y los fantasmas del recuerdo" (2020, Editorial Punto Rojo). La niña del columpio (2018, Letrame Grupo Editorial), eta "Galería de los secretos. Un universo vacío por un gozoso calvario" (2019, Editorial Círculo Rojo), liburuen ondoren, idazleak bere obra berria aurkeztu du.
Hortensiak berak “Sophia y los fantasmas del recuerdo” liburuarekin dituen sentipenak elkarbanatu ditu: “Hirugarren honek kentzen dit loa. Historia: benetako gertakizunak, narratiba, drama. Bigarrena amaitzean hasten dut (2019ko otsaila). Eta 2020ko otsailean, zerbait arraroa gertatzen ari dela gogorarazten dit bizitzak, mundua buruz behera jarri dutela dirudi, xukatzeko agian...? Ba zikin ere beste nahiago nuen!! Honengatik guztiagatik erditzea aurreratu egin da, adinak ez baitu barkatzen. Gauzak une hauetan dauden moduan, ez nuke alde egin nahi bere aurpegitxoa ikusi gabe, familiako beste bat gehiago izango bailitzan. Hau bihotzez diot, autodidakta naizenez, sentimenduak errealak baitira, arimarekin plasmatzen ditut!!”
Sinopsia:
Sofia: “Sophie”. Amerikako Estatu Batuetara tokialdatzen du bizilekua lana dela eta. Bera emakume geldigaitza eta ekintzailea da, haurra zenetik bizitza aurrera ateratzen saiatu zen lana axola gabe, lana eduki zuen tokian sutsuki eta koherentziaz aurrera ateratzen jakinez.
Liburu honek kontatzen digun errepertorioan, Espainiako eta Estatu Batuetako toki ezberdinetatik garamatza. XX mendeko Espainia beltzetik hasiz. Jazarpenaren ondorioz Nafarroan burututako erailketak aipatuz - altxatutako bandoak bigarren errepublikaren aurka. Heriotzarako paseoen ondoren burututako erailketa krudelak.
“Amama: non daude nire gurasoak? Goyiko, heldua izatean esango dizut eta... egun batzuen ondoren Goyo bakarrik geratu zen munduan eta bizitzak hartuko zuen bere ardura!”
Espainiar errepublikaren garaiak, langilea hobe bizi zela suposatzen da, baina ogia ez zen txiroentzako egin eta kolpe handiarekin, giza bizitzen galeraz gain... eta herrialdea txikiturik, denak miseriara itzuli ziren.
Baserritarrak mendietan ozta-ozta bizitzen; bordetan haien herrietatik urrun, hautsez beteriko bidexketan zehar bere oin hutsak beste garraio modurik gabe, hartxingadien artean, Sánchez Ferlosio familiaren Montesordo (Portajen) finkatik hurbil. Denboraldika ikazkinak, ikazdunak eta ahuntzainak lan egiten duten tokia. Eskolarik gabeko haurren gurasoak, gose eta beroarekin, edo hotz handiarekin. Bizilagunak lur-jabe aberatsak, Rafael Sánchez Mazas jauna eta Liliana Ferlosio, eta Coriatik hurbil dauden beste dehesetako lur-jabeak. Lehenak, Javier Cercas idazleak (Planeta Sari dotorea...) azkenaldian hainbeste aipatuak... eta nik haiekin traturik eduki ez arren, edo haiek herrikoekin traturik ez zuten arren, oroitzen ditut. Haiek aberastasun finketan, non arteen ezkurrak familia askoren bizigaia ziren, emakumeek, atxilotzeko arriskuan egonda ere, ezkurrak jasoz abereentzako janari moduan saltzeko. Portugesen eta inguruko bizilagunen arteko estraperlotik ere bizitzen zen. Makiak Sierra Morena aldean, edo Ramiroren lanalditxoak eta Alarcón eta Tajo ibaien inguruetako herrietan, Alcántara aldean.
Montesordo finka aipatzen dut, eleberriaren trama nagusia paraje horietan inspiratzen baita. Berdeak eta lorez josiak udaberrian. Lehor urre kolorekoak udan, 40 gradu baino gehiagoko beroa arintzen duten arte hostotsuen azpian, errekastoko ur eskasak barreiatuz.
Tierra blanca de Portaje. / Portajeko lur zuria
Tierra blanca y belloteros. / Lur zuri eta ezkurdiak
Los dueños de las encinas / Arteen jabeek
encerraron a los nuestros. / gureak giltzaperatu zituzten
Dejándonos a los niños / Haurrok utziz
huérfanos por algún tiempo. / umezurtz denboraldi batez
Hortensia Alcalá