Dory Lansorena  idazleari Elkartera ongietorria emateko ere ibilbide literarioari gainbegirada bat emango diogu.

Portugaleten (Bizkaia) jaiotako idazle eta poeta polifazetiko honek bi olerki bilduma argitaratu ditu ("Laberinto de Pasiones" eta "Soñador de Nubes"), bai eta haurrentzako bi ipuin ere ("El viaje de Luna a Mundoletras -un lugar lleno de magia–" eta "Mikel & Jon y La Búsqueda de Faylinn").

Bere olerki bilduma eta ipuinez gain, Dory Lansorena hainbat antologiatarako aukeratu dute eta literatura lehiaketa ezberdinetan sariak irabazi ditu ere. Horien artean, Madrileko kale bateko oinezkoentzako pasabide bat apaintzen duen bertsoetako bat berea dela azpimarratu dezakegu, Madrilgo Udalak eta Boa Misturak antolatutako “Versos al paso” lehiaketari esker.

Doryk "El refugio de Calíope" programa zuzendu eta aurkezten du DK Irratian (Donostia Kultura Irratia).

Ekitaldi poetiko-musikaletan parte hartzen du ere, horietako batzuk Versodia izenpean antolatuz.