Gemma Herrero Virtoren azken obra salmentan dago jada, "Reflejo Mortal".

Caronte saila eleberri poliziako berri honekin jarraitzen du, Madrilgo hirian lehergailuak jartzen ari dituen serieko hiltzaile bat harrapatzeko ikerketari helduz.

Obra Caronte sailaren baitan egon arren, modu independentean irakur daiteke, aurreko liburuak bezalaxe, liburu bakoitzak ireki eta ixten den kasu bana jorratzen baitu.

Gemma Herrero Virtok berak aitortu duenez zirrara betean dago liburu berri honekin, sail honetako pertsonaiek irakurle askorengan pizten duten ikusmin eta maitasunagatik.  

Sinopsia

Lehergailu bat Madrileko erdigunean bertan leher egiten du eta talde terrorista bakar batek ere ez du atentatua aldarrikatzen. Erasoa baino bi egun lehenago ezezagun batek SACera, gaizkile arriskutsu eta eroenen nortasun analisiak egiten dituen segurtasun indarretako elite taldera alegia, bidalitako klabean dagoen mezu bat da poliziak duen aztarna bakarra.

Hurrengo erasoa ohartaraziz mezu berri bat jasotzean, SACek Carlos, Natalia eta Gusi laguntza eskatzea erabakitzen du, Euskadin serieko hiltzaile ugari harrapatzeagatik ospetsuak baitira.

Hiltzailearen mezuen atzean ezkutatzen diren enigmak deszifratzeko gai izango ote dira? Bere hurrengo tranpa hilgarria jarri aurretik atxilotu ahalko dute?

Caronte saila hurrengo liburuek osatzen dute:

La red de Caronte

Suicidios inducidos 

Los cadáveres blancos 

Reflejo Mortal