Guadalajarako Nazioarteko Liburuaren Azokak (FIL) eta Hay Festival of Literature and the Arts-ek  2020ko Komunikazio eta Humanitateen Asturiaseko Pintzesa saria jaso dute.

Epaimahaiak ekitaldi haien balioa, eragina eta proiekzioa balioetsi ditu. Biek “liburuaren, idazleen, irakurleen eta kulturaren mundu mailako topagune garrantzitsuenak ordezkatzen dituztela” nabarmendu du, “literaturaren inguruan publikorik anitzenak elkartuz”, “haien artean irakurketaren ohitura sustatuz” eta “kulturaren industriak sendotzeko eta horiek jasangarri bihurtzeko modu erabakiorrean bultzatuz”.

AEE/EIEtik sari hau ospatu nahi dugu, une  hauetan bereziki, bai eta munduko bi kultura ekitaldi nagusietako ekipoak zoriondu ere, haiekin lankidetzan aritzeko plazera eta ohorea eduki baitugu.

FIL-ek eta Hay Festival-ek lortu duten merezitako sari hau omentzeko  Marisol Schultzi egindako elkarrizketa partekatzen dizuegu, Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokako zuzendariari alegia, gure IV Egilearen Jardunaldian egon zenekoa, bai eta  Sheila Cremaschiren partaidetza, Espainian Hay Festival-en zuzendaria alegia, AEE/EIEk 2019ko Gutun Zurian, Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdian alegia, antolatu zuen mahai ingurukoa

Zorionak Marisol eta Sheilari, bai eta hain ekitaldi aberasgarri eta zoragarri hauek posible egiten dituzten profesionalei ere!

 

Asturiaseko Printzesa Fundazioaren.web orrialde ofizialeko irudia.