"Entretanto, en algún lugar" aurkeztu berri da, Ángela Mallén idazlearen azken lana.
El Desvelo Ediciones argitaletxeak plazaratua, Victoria 0’May ilustratzailearen azalarekin eta gure bazkide ere den Julia Otxoa idazlearen hitzaurrearekin, bere egilearen hitzetan, honakoa “ipuin (edo ez hain ipuin) liburu bat da,horietako batzuk txikiak eta bihurriak eta besteak jada helduak direlarik”. “Entretanto, en algún lugar” liburua datorren ekainaren 15ean jarriko da salmentan, hala ere liburu-dendetan eta El Desvelo Ediciones argitaletxearen web orrialdean erreserbatu daiteke jada.
Sinopsia
Erregistroetan idazketa esperimentala. Ez heroiak ez eta zitalak inoiz ez diren pertsonaiak. Bihurrikeria filosofiko eta misteriotsuen miszelanea bat. Liburu honek posible diren istorioak jorratzen ditu, denborak hala aginduta gertatutakoak baino. Miniatura iragankor eta biziak, horietan esperimentala denak eta egoera mentalek argumentuari partida irabaziz. Gure organismoarengan duen eragina antzekoa izan baitaiteke jazoerak gertatzen badira edo horiek susmatzen baditugu edo gertatzen bazaizkigu. Ahapeka kontatzen diren ipuinak, harridura kutsu eta ironia apur batekin, denborak bere istorio propioak sortuz, atzera begiratu gabe, aurrera egiten duen bitartean, ikusten eta imajinatzen dugunaren artean miatzen eta sartzen diren ipuinak.
Ganbera obra delikatu bat.
Informazio gehiago lortzeko, egileak berak bere obrari buruz hitz egiten digu bideo honetan.