Juan Miguel Idiazabal Idazlearen “Mateando con Mao” obran sakonduko gara

Egileak Txinan 7 hilabetez bizitako esperientziei buruzko poesia sozial garaikidea jorratzen duen liburua da.

Egileak berak liburu honen gaineko bere sentsazio eta sentipenak azaltzen dizkigu, idazle argentinarrak hain herrialde erakargarri bezain ezezagun horren gainean duen ikuspuntu ezin pertsonalagoa erakutsiz.

Sinopsia 

Zure bizitza kutxetan gorde, zure ondasun esanguratsuenetako batzuk zure lagunei oparitu, maletak egin, migrazioak egin aurretik zure inguruko pertsona maiteak agurtu egunerokoan berriro ez ikusteko planarekin. Hain zentzugabea dirudien esperientzia hau milaka pertsonek egiten dute munduan zehar egunero.

Honek eraman ninduen Txinara bizitzera. Bere historia liluragarriari buruz telebistako bidaia programetan saltzen zutenaren bitartez, eta hizkuntza apur batekin, zertxobait bakarrik ezagutzen nuen herrialdean izandako esperientzia berri hori, berehala poesia bilakatuko zen. Poesia horren zati bat “Mateando con Mao” (Rangún) liburua bilakatuko zen. Olerki bilduma hau Asiako erraldoian 7 hilabetez edukitako nire esperientziari buruzko ikuspegi argentinarra da.

Bisitatu eta bizitzen egondako herri eta hirien nire ikuspuntu pertsonalak, Asiako erraldoi hermetikoaren erraietan barneratzea ahalbidetzen dute. “Mateando con Mao” liburuaren orrialdeetan, XXI mendean pauso bizkorrean, baina zelako kostuan, sartu den herri baten panoramika aurkitu dezakegu. Hau da olerki hauek kontatzen saiatzen dutena, kostua, ezberdintasunak, ezkutatutako edertasuna, jendearen irribarrea, baina ezeren gainetik, munduko beste iskinean bizitza berri bat hasteko zure iraganeko bizitza gainetik kentzen duzunean biziko dituzun aldaketak, olerki bilduma hau bezain beharrezkoak direla. Horregatik, “Mateando con Mao” haur baten begiekin irakurtzera gonbidatzen zaitut.

Idatzitako hitz bakoitza bonba bat dela uste dut, irakurleak erreakzionatzeko helburua duen bonba alegia. Obra honetan bilatu nuen ekintza-erreakzio joko hori lehen orrialdetik nabaritzen da. Kontrazalean Denise Y. Mose moda guru eta Txinan abenturakidearen hitz trebeak aurkitzen ditugu; “liburu bat idaztea inoiz ez da erraza. Denbora, pazientzia eta istorio bat nola kontatzeko zentzu erreala behar dira”. Olerki bilduma argentxinatar hau irakurtzean, gehiengoarentzako ezezaguna den herrialde batean izandako bizi istorio bat denbora eta pazientziarekin idatzita aurkezten zaigu. Inor ez da olerki bilduma bat irakurtzetik osorik irteten, are gutxiago horrenbesteko subjektibotasunak eta erauzteak dituen batetik.  Washington Efraín Chazarreta idazle uruguaitar mitiko eta iheskorrak kontrazalean ere azpimarratzen duenez, “(Txinara) bidaia luze hori egiteko Juan Miguel Idiazabalen zapatilla erraldoiak jar ezin dituenak, liburu hau irakur dezake”. Hori gomendatzen dut, mate, kafe edo te bat eskuan edukita “Mateando con Mao” (2019, Ragún Editorial) liburuaren orrialdeetan murgiltzea, bidaia gida bat irakurriko bagenu bezala, mistizismoz beteriko toki bati buruzko ikuspuntu poetiko hain berezi honek eraman gaitzan.

Juan Miguel Idiazabal