“Escalera de crímenes”, Ager Aguirreren obra berria plazaratu berri da.
Thriller poliziako bat da, 2018an argitaratu zen “Póker de asesinatos” eleberriaren jarraipena ekarriz.
Bi izenburuek Killer Cards moduan batailaturiko saga osatzen dute eta bere egileak ohartarazi duenez beharrezkoa da lehen liburua irakurtzea obra berrian murgildu ahal izateko.
Sinopsia
“Escalera de crímenes”, “Póker de asesinatos” eleberriaren ustekabeko jarraipena da.
Ustekabekoa, nire lehen thrillerra idatzi nuenean ez bainuen liburu hau existitzeko asmorik. Póker amaieradun istorioa zen. Amazon Literatura Sarira aurkeztu nuen, eta irakurleen harrerari esker, sari horren finalista izan zen, hautagai ziren mila eta laurehun eleberri baino gehiagoren artean. Une hartan hasi zen ideia forma hartzen nire buruan, tira egiteko moduko hari bat... Eta hari hartatik jaio zen Escalera de crímenes.
Bere kontrazaleko ohartarazpenak dioen moduan, Escalera de crímenes ezin da aurretik Póker de asesinatos irakurri gabe irakurri. Telesail bat bigarren denboralditik hastea bezala izango litzateke”.
Ager Aguirre