“Diente de León” kontakizunarekin, Iñaki Sainz de Murieta idazleak Monfragüe Parke Nazionala Mikrokontakizunen I Lehiaketa irabazi du.
Monfragüeko Parke Nazionalak , pasa den maiatzaren 24ean, igandearekin izan zen Parkeen Europako Eguna ospatzeko, parkeen garrantzia, horien onura eta bere kontserbazioaren inguruko mikrokontakizun lehiaketa bat egitea erabaki zuen.
Lehiaketa honen irabazle suertatu ondoren, Iñaki Sainz de Murieta idazle donostiarrarekin hitz egin nahi izan dugu, honek mikrokontakizun hau idazteko edukitako inspirazioa eta lehiaketa irabazi ondorengo sentsazioak nolakoak izan diren kontatzeko.
G. Zorionak, Iñaki! Zeintzuk izan dira lehiaketa hau irabazi ondorengo sentsazioak?
E. Egundoko pozarena. Nahiko aste makala izaten ari zen, arrazoi ezberdinak medio, baina igandean nire mikrokontakizuna irabazle suertatu zela zioen posta jaso nuenean, astea beste modu batean fokatzen lagundu ninduen horrek, inflexio puntu bat bailitzan. Gaur egun ez da erraza burua ur gainean mantentzea, eta mota honetako errekonozimenduek asko laguntzen dute gogo-aldartearen ikuspuntutik.
G. Zerk motibatu zintuen lehiaketa honetan parte hartzera?
E. Egia esateko, sariak. Irrikitan nago hain zirraragarria den parke nazional baten kudeaketaren arduradun diren espezialisten eskutik Monfragüe bisitatzeko. Bene-benetako esperientzia izango dela ziur nago.
G. Zertan eta nola inspiratu zinen “Diente de León” idazteko?
E. Nagusiki, gaur egun bizitzen ari dugun egoera zail honetan zehar nire sentsazio eta esperientziak hartu nituen oinarri gisa. Martxoan pneumonia diagnostikatu zidaten, nahiko arraroa izan zen gripe prozesu baten ondoren, eta gogorra izan da hainbeste denbora itxita egotea. Diagnostiko argi baten faltan, etxean geratzeko erabakia hartu nuen, ni edo nire inguruko pertsona maiteak arriskuan jar zitzaketen egoerak ekiditeko. Orain medikuaren alta dut jada, baina ez da erraza izan. Nik asko balioesten dut naturarekin kontaktuan egotea eta bere gabezia onartzeko oso zaila egiten zait. Istorioaren elementu nagusiak horiek izan behar zutela ulertu nuen.
G. Kontakizunek eta literaturak zer ekarpen egiten diote zure ustez natura eta parkeekiko amodioari?
E. Nire ikusmoldearen arabera, literaturak gure errealitate indibidualaren eta gure inguruarekiko dugun pertzepzioaren arteko zubi, lotura moduan egiten du. Kasu askotan, kontaktu hori modu zuzenean bizitzeko aukerarik ez dugunean, nire ustez literaturak hutsune hori betetzen lagundu behar du, gure irudimenak osatzeko eginkizuna duen hutsunea alegia. Egile moduan pertsona bakar batek natura preziatzen eta errespetatzen ikastea lor badezaket, nire obretan inbertitu dudan denbora guztia zeharo justifikatua izango da.
Jarraian irabazle suertatu den mikrokontazinuna doakizue:
Izenburua: “Diente de León”.
Egilea: Iñaki Sainz de Murieta
Bere bikotea goiz hartan bere bila joan izana izugarri gustatu zitzaion. Planteatutako ibilbidea ohikoa izan zen, hura pandemiaren hasieratik egindako lehena zela izan ezik. Azken alditik ia hiru hilabete igaro ziren jada, banandurik zeramatzaten hilabete kopuru bera.
Ospatzeko Omenaldiaren Dorreraino igoko ziren, horrela zeruak eta bertan bizi diren hegaztiak elkarrekin ikusteko. Hainbeste denbora eta sufrimenduren ondoren egitea behar zuten. Emakumeak zabaltasuna ikustea eta bere zati sentitzea behar zuen; gizonak naturak bizkar eman ez ziola pentsatzea.
Kotxetik jaistean pneumonia oroitzapen mingots bat besterik ez izatea desiratu zuen. Ez zuen zorte hori eduki. Orduan, emakumeak eskutik hartu eta Monfragüe ez zela egun bakarrean sortu gogorarazi zion. Gizonak irribarre egin eta besarkatu egin zuen, txikoria-belar batek bere begien aurretik hegan egiten zuen bitartean.