Carlos Télezek bere bigarren eleberria plazaratu berri du, "La herida" izenburupean.

"El hijo de la huida" bere lehen obrak izandako harrera handiaren ondoren, egile barakaldarrak bere debutaren osagaiak mantendu ditu bere bigarren lanean, trama eta garapen landuagoarekin, irakurleari zuzenean hitz egiten dion istorio bat sortuz.

“La herida” eleberrian bere egilearen pasio handiak azaltzen dira berriro: literatura, zinema eta musika.

Sinopsia

“La Herida” eleberriak erailketa baten istorioa eta hura egiteko arrazoiak kontatzen ditu, narratzaile eta hiltzaile aitortuak espetxean bere amaren bisita jasotzen duenean hasiz.

Eleberria, laurogeita hamarreko hamarkadan girotua, musika eta zinemako erreferentzia interesgarriak ditu osagai moduan, bertan amodioa, engainua eta traizioa trama korapilatsu batean nahasiz eta zoriaren ustekabeko ondorioak, trama horretako pertsonai baten modura jokatuz.

Carlos Télez Sedano egilearen helburua, irakurlea hiltzailearen alde egitearen jarrera ezeroso eta inmoralean jartzea da. Interesa liburuaren amaierara arte mantentzearen zailtasunetik abiatuz, kontakizuna amaieratik hasten baitu, helburu hau bete ote den irakurleak erabaki beharko du.