“Olvida”,Gemma Herrero Virto eta Martin McCoy idazleen azken obra salgai dago jada.
“Eleberri beltz eta fantasia paranormalaren nahasketa” honek, bere egileen definitzen duten moduan, kontraste hiria den Detroiten garatzen den ikerketa zirraragarri bat eskaintzen die irakurleei.
Obra honekin, Gemma Herrero Virto eta Martín McCoyk Amazon Storyteller 2020 Literatura Sarian parte hartu dute.
Sinopsia
Detroit bere burua irensten duen eta bankarrotan dagoen hiria da, horrek inori axola gabe. Bere kaleetan lapurretak, bortxaketak eta erailketak etengabe gertatzen dira. Errutinaren zati dira. Biktima gehiago, konpondu gabeko kasu gehiago...
Patrick Malone, familia oneko 20 urteko mutil gazte baten desagerpenaren ikerketa Erik Klausheimer eta Véronique Chevalieren eskutan jarriko du patuak. Lehena Detroiteko pozia departamentuko detektibea da. Bigarrena Kressler Fundazioaren irudia,finantza erakunde ahalguztidun batena alegia, garbi mantentzearen arduraduna da.
Ikerketak aurrera egin ahala, agian asimilatzeko gai izango ez diren erantzunak aurkituko dituzte, Detroiteko kale ilunek sekretu are eta ilunagoak ezkutatzen baitituzte... eta denak ezin dira giza logikaren bidez azaldu.
Haien bizitzak betirako hankaz gora jarriko dituen enigmaren gakoa aurkitzeko ikerketan lagun itzazu: Non dago Patrick Malone?
“Olvida” eleberriari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, bere booktrailera ikus dezakezu.