Francisco de Paula Garcíaren "Iparragirre en la Corte" liburu berria aurkeztu berri da “konfinamendutik”, Errege Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Gorteko Delegazioak argitaraturik eta datorren maiatzaren 23an jarriko dute salgai.

“Gernikako Arbola” abestiaren egile izandako José María Iparragirre bardo urretxuarrak 1830, 1850 eta 1870eko hamarkadetan zehar Madrilen egindako egonaldiei buruz egileak burututako kazetaritza ikerketa xehe eta luzearen emaitza jasotzen du obra honek.

Bere esperientzien kontakizuna, erromantizismoaren urte horietan zehar Gortean zeuden euskaldunen inguruko pertsonaia erakargarriekin izandako harremanetan aurkitzen da. “Gernikako Arbola” abestiaren bertsiorik zaharrena dokumentatu eta data jartzen zaio ere, Madrilen estreinatu zen 1853 urte berekoa.

“Iparragirre en la Corte”, Iparragirreren jaiotzaren 200 urteurrenarekin plazaratu da, efemeride honen inguruan antolatutako ekitaldi askoren artean zati garrantzitsua delarik hau.

Madril giltzarria da Iparragirreren bizitzan eta hiri honetan izandako egonaldi ezberdinetan edukitako gorabeherak nahiko ezezagunak dira, horregatik sakondu du Francisco de Paula Garcíak Gortean edukitako bizipenetan eta orduko Madril horren erretratuan, egile donostiarra bertan bizi den heinean ongi ezagutzen duen hiria alegia.

Bere hitzen arabera, “1850eko hamarkadako movida madrileña-k oso harrera ona eman zion José María Iparragirreri, orduan Europako erbestetik itzuli berria zen kantautore ibiltari ezezagun bat zelarik”.

XIX mende nahasi hartan “esparru politiko, finantzario, sozial eta kultural guztietan eragin handia zuten euskaldunek eratzen zuten talde handi bat Madrilgo gizartean finkatu zen, bere hazkundea eta garapena lagunduz baina haien sustraiei leialtasuna mantenduz”, dio ere egileak.

Maiatzaren 23tik salgai egongo den “Iparragirre en la Corte” liburuak, “Madrileko egonaldietan zehar bardoak ezagututako eragin handiko euskal kolonia” ikertzen du, “iraultza politiko, industrial, ekonomiko, artistiko eta herrikoiek markatutako garai txundigarri batean”.

Obra interesgarri honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, Sansolen (Lizarraldea, Nafarroa) egindako aurkezpenari buruzko artikulu hau irakurri eta bideo hau ikus dezakezu, egilea bertan egon egon baitzen konfinaturik obra idatziz martxoaren 4tik apirilaren 29ra arte.