Ager Aguirrek bere azken obra plazaratu berri du, "Grawell-En el mundo de las brujas". 

"Aisling-En el mundo de los sueños" liburuarekin hasiera emandako “Entre mundos” trilogiaren bigarren zatia da izenburu hau. Lehen liburuarekin gozatu zutenek, Triz eta Gareren magia, fantasia eta abenturekin gozatzen jarraitzeko aukera dute orain.

“Grawell-En el mundo de las brujas” liburuarekin, gaztelaniaz idazten duten egile independenteetan pentsatuz Amazonek antolatzen duen 2020ko literatura sariaren deialdian parte hartu du Ager Aguirrek. Aurtengo deialdia maiatzaren 1ean ireki zen eta datorren abuztuaren 31ra arte luzatuko da. Aguirre lehiaketa honetako finalista izan zen jada duela bi urte,"Póker de asesinatos" bere obrarekin.

Sinopsia

Bilaketa ez da amaitu eta Trizen ametsak ez dira eten.

Astrid en grimonioa Aislingen lortu ondoren, orain Grawell da, bere izeba Hellen bizi den sorginen mundua alegia, arrisku larrian dagoena.

Truiz eta Garek munduak salbatzeko duten helburuan gurutzatuko zaizkien edonori aurre egin beharko diote berriro, baina oraingoan ez ha hain erraza izango. Grawell sorpresaz eta magiaz beteriko mundu bat da eta bietako inor ez dago horietara ohituta.

Grawell Rigelek suntsitu eta Sorginaren Nebulosak arrastatu aurretik salbatzeko gai izango ote dira? Gainontzeko munduek Trizen ametsen ondorioak pairatzea garaiz ekidingo ote dute? Zer gertatuko da bien artean?

 Ager Aguirre