José Ignacio Ruiz de Alegría (Buenos Aires,1966) idazleak “Orfeo” bere obraren ebook bertsioak salneurri oso murriztuan eskaini ditu berrogeialdi honi hobe aurre egiteko.

“Orfeo” kontakizun bilduma bat da eta bi liburuk osatzen dute: "Orfeo: El principio" eta "Orfeo: Libertad, libertad, libertad". Horietako bakoitzak 0,99 euroko eskaintza du ebook bertsioan.

José Ignacio Ruiz de Alegía, obraren egilearen beraren hitzetan, “Itxialdi honi askatasunaren odisearekin egiten zaio hobe aurre”.

Bi kontakizunak erosteko estekak ondokoak dira:"Orfeo: El principio" eta "Orfeo: Libertad, libertad, libertad".

"Orfeo: El principio" eta "Orfeo: Libertad, libertad, libertad" liburuei buruz:

Simón Lemaîtrek New York-eko poliziarentzako egiten du lan. Orainaldian? ospitale batera joateko deia jasotzen du, bertan, areto abandonatu batean, fenomeno oso arraroak gertatzen ari baitira. Neskatila-fantasma beldurgarri batek dena nahasten ari du. Kaosaren artean, oso deigarria egiten zaion liburu arraro bat aurkitzen du, eta bere etxera eramaten du. Bere irakurketak -hirian topaketa arraroak gertatzen jarraitzen duten bitartean- etorkizuneko mundu batera eramaten du, baina liburua ez da estatikoa. Bere azala aldatu egiten da eta, batzuetan,  liburuaren barruan kanpoan baino dagoela sentitzen du berak. Hain zuzen ere, hortik gutxira, liburuak narrazioaren etorkizuneko unibertsora eramaten du eta bertan paper protagonista hartuko du honek. Gizakiak, androide, robot eta  eboluzioaren jauzi positiboa direla uste duten gizaki eraldatuekin bizi diren unibertso oso teknifikatu horretan, askatasunaren monopolioa irabazteko etengabeko borrokak daude, zibilizazio bakoitzak askatasunaren ideia ezberdina duela baitirudi eta, horretaz gain, profezia propioa ere. Horietako bat gizaki baten etorrera da hain zuzen ere, Askatzailea, bere ezaugarri eta botereak Simónek dituenen berdinak direlarik, orain Orfeo deituz. Bidean, olagarro erraldoiak, gurutzaketa genetikoen emaitza diren izaki ikaragarriak, milaka urteko teknologia oso boteretsua gordetzen duten ontzi-hondarrak, atlanteek igeri egiten duten ur azpiko munduak, batzuek agian jarraitutasuna eman nahi dioten zibilizazio galdu baten aurkikuntza, herensuge erraldoiak, lur azpian dagoen ejerzito bat... Bien bitartean, lurrean «agerpenen» eta garapen teknologikoaren inguruko ustekabeko gertakariak bata bestearen atzetik datoz robot eskuadra moduan, horien fabrikazioa sekretupean gordetzen delarik. Jarraitutasunik gabe, planetan osoan robot eta espaziuntzien benetako inbasio bat gertatzen da. Orainaldiko gertakizunak etorkizunekoekin loturik ote daude? Simón-Orfeo dirudi dela batetik bestera igarotzen den bakarra. Edo ez? Hori egiten benetan lehena da?

“Askatasunaren abentura” hau hobeto ezagutzeko lehen orrialdeak irakurtzeko aukera duzu hemen eta hemen, eta booktrailer hau ikustea gomendatzen dizugu ere.