Luisa Etxenike eta Julia Otxoa idazleak, Donostia Kulturak konfinamendu aste hauetan herritarrei eskaintzeko abian jarri duen eduki digitalen eskaintza berriaren baitan egongo dira.
Donostia Kultura web orrialdearen eta erakunde honen sare sozialen bitartez, Etxenike eta Otxoa idazleak, beste idazle eta ilustratzaileekin batera argitaratu gabeko edukiak aurkeztuko dituzte datozen asteetan. Horretaz gain, eskaintza honek kultura alorreko ekitaldi mota oro ditu barne, teknologiari esker gure etxeetara hurbilduz, denok horiek gozatu ahal izateko.
Luisa Etxenike (Donostia, 1957) eta Julia Otxoa (Donostia, 1953) idazleak Donostia Kulturak bultzaturiko eduki digitalen ekimen berri honetan parte hartu dute #DKEtxean bere agendaren bidez.
Datorren astean, egile hauek kontakizun laburrak eta argitaratu gabekoak eskainiko dituzte. Haiekin batera beste idazle batzuek ere hartuko dute parte, hala nola Juan Kruz Igerabide, Bernardo Atxaga, Mila Beldarrain, Jabier Etxaniz, Aritz Gorrotxategi, Oier Guillan eta Ana Malagón, bai eta proiektu honen baitan dauden ilustratzaile ugari ere. Eduki hauetara sartzeko Donostia Kulturaren web orrialdearen eta bere sare sozialen bitartez egiteko aukera dago.
Gainera, eskaintza ez da esparru literariora mugatzen, eduki kultural zabala hartzen baitu, herritarrek datozen asteetan etxeetatik edukiko dituztelarik horiek eskuragarri: ipuin kontalari birtualak, bere ingurutik ateratzen diren museo piezak, kontzertuak, monologoak, koreografiak, ikus-entzunezko formatuak, bideotutorialak, mikro-magazinak, laburmetraiak eta abar.