Iñaki Sainz de Murieta (Donostia, Gipuzkoa, 1985) gure kideak berriki Verbum argitaletxeak plazaratutako Mitos y Leyendas de Europa antologian parte hartu du, 2019ko Haur eta Gazteentzako Verbum Sarian “Fuenterrabía, tierra de vikingos” bere kontakizunarekin lortutako saria dela eta.

Obra honetan parte hartu duen gainontzeko egileak Gabriela Alcolea González, Glauber A. Senarega, Julia Rosa Vázquez, M. Carmen González López, Nati Sánchez Esteban, Sergio Agrelo De los reyes eta Yoandy Cabrera izan dira.

Mitos y leyendas de Europa lanari buruz:

Ipuina narratiba laburraren azpigeneroa den heinean, ipuin folklorikoa, kondaira, tradizioa eta ipuin literarioa ditu barne, baina denak ahozkotasunean eta folklorean oinarritzen dira gertakizun fantastikoak kontatzeko, gertakizun fantastikoren bat gordetzen duten iraganeko bizipenen testigantzak berreskuratzeko helburuarekin. Bai kondairek bai eta mitoek ere amankomuneko helburua dute: kezkak islatu eta fenomenoei azalpenak eman.

Antologia honetan kondaira eta mitoetan oinarritzen diren ipuin literarioek izaera fantastikoa dute lege natural baten haustura ematen delako, horrekin kontakizun bakoitzean jasotzen den  mundu fantastikoan barneratzea ahalbidetuz eta Espainiako iparraldekoak bezalako kultura ezberdinetako mitologian oinarrituz alde batetik, mitologia bikingoaren edo mitologia greko-latindarraren  zertzelada txikiekin, irakurle askorentzako azken hauek ezagunagoak izan arren, narrazio batzuek istorioei hauei ikuspuntu zeharo berria ematea ahalbidetuz. Eta bestalde, egileek Europako kondaira ezberdinak hartu dituzte oinarri gisa, horiek tradizioz ahozkoak izan arren, oso modu literarioan, bai eta hunkigarrian ere adieraztea jakin dutelarik, eta horregatik nabarmendu dira sari honetan.

Lagun gaitzazu Europako istorio tradizional eta folklorikoetan barna bidaia liluragarri honetan.

Sainz de Murietak sari bera jaso zuen aurreko urteetan, zehazki 2017 eta 2018-ko edizioetan.