Iñaki Sainz de Murieta idazle gipuzkoarra sentsibilizazio sozialerako proiektu batean MatíaZaleak-ekin aritu da elkarlanean, bi belaunalditan fokatzen den ekimen baten bitartez: helduak eta haurrak.

Miren Matian – Miren en Matia ipuin elebiduna da (euskaraz eta gazteleraz) eta Bermingham Matia zentroan bizi diren 4 emakume zoragarriren istorioa kontatzen du. Iñaki Sainz de Murietaren laguntza eduki du idazketa lanetan, eta Sofía Herbónena ilustrazioak egiteko. 

 

Sinopsia:

Ipuinean, Mirenek Matian bizi den bere amona bisitatzen du bere lagunekin batera, eta bisitaldian zehar beste pertsonekin batera bizitzea zer den ezagutzen dute, bai eta amonaren lagunak, haien bizi historiak, ibilbideak eta esperientziak. Modu honetan, Mirenek eta bere lagunek, amonaren haurtzaroa, jolasak, gerra, gaur egun ditugun eskubideak, bizitza aktibo baten garrantzia, Cristóbal Balentziaga jostunaren lanbidea eta abar ezagutzen dituzte.

Ipuina, bertan jorratzen diren gaiak, egileen bizitzaren isla dira: María, Amaia, Carmen eta Arantxarenak. Oraingoan igorri nahi izan digutena, haien bizitzetako puntu garrantzitsuak, arrastoa utzi dutenak, ahanzturan galtzea nahi ez dituztenak, bizitza ezberdinak, iragan ezberdinak, baina antzeko marko batean eta haurrentzako ipuin txiki batean, haien bizitza eta ibilbideak elkartuz.

Ipuin honek, haur, heldu eta adinekoen artean edozein gaien inguruan hitz egin ahal izateko gonbidapena izan nahi du, bizipenak, ikuspuntuak igorri ahal izateko, familiei buruz hitz egiteko, beste urteetan haurtzaroari buruz hitz egiteko, ogibide eta beste bizimoduei buruz hitz egiteko. Elkar ulertzeko. Elkar ezagutzeko.

Horrela ba, ipuin honek amankomunezko irakurketan du zentzua, belaunaldien arteko harremanen markoan interpretatuz, kontatuz eta elkar osatuz.

 

 

Hasta la fecha se han publicado 4.000 ejemplares y está también disponible su versión digital, a la que puedes acceder desde aquí.
Esta publicación, se acompaña también de un dibujo para colorear que puedes descargar aquí.