Javier Gil Díez-Conde idazle eta irakaslea izango da Edward Rosset idazleari omenezko ekitaldia aurkeztu eta gidatzeko arduraduna. Euskal Herrian eleberri historikoaren egile emankorrena izan den Rosseti omenaldia CBA Irungo Udal Liburutegian izango da (San Juan plazan), datorren ostegunean, martxoak 12, 19:00etan.
“Edward Rosset, una vida de libro” lelopean egingo den ekitaldian Barkarne Atxukarro (Oskarbi, Bidasoaldeko Idazleen Elkarteko presidentea), Juantxo Atxukarro (kazetaria) eta Carol Rosset (egilearen alaba) izango dira. Ekitaldiaren amaieran oroitzapenezko plaka bat eta Mensu margolariak (idazlea eta Oskarbiko kidea) egindako kuadro bat emango zaio egileari.
Omenaldiaren aurkezpena:
Liburu batean kontatzeko bizitza bat Edward Rossetena, eleberrizko istorio bat izateko modukoa: RAF-eko irrati-telegrafista, Libiara bidalia, Tobruketik gertu; merkataritza marinela; Evening News Londoneko egunkarian “freelance” kolaboratzailea; ingelera, gaztelera eta latinera irakaslea (Stanley Estudio Zentroa). Eta laurogeita hamarreko hamarkadatik bere literatura pasioari zeharo eskainia: eleberri historikoari alegia. Esan bezala, liburu batean kontatzeko bizitza bat.
“Los Navegantes”, “Invasión”, “El Estratega Cartaginés” edo “La Conquista del Amazonas” bezalako eleberriek generoan bere txokoa lortzen hasiak dira, mundu hispanoan anglosaxoian bezain landua egon ez arren.
2000 urtean, Edhasa (Editorial Hispanoamericana) argitaletxeak Magallanes, Elkano, Urdaneta eta Legazpiren istorioa argitaratu zuen, “Los Navengantes” izenburupean ere. Eta 2002 urtean, argitaletxe berarekin, “Rumbo a Cipango (Cristóbal Colón)”. Ordutik hona, Rossetek sortzaile nekaezina dela frogatu du, gaur egun beste inor baino emankorragoa. Hain emankorra, luzeegia litzatekeela lerro hauetatik argitaratutako izenburu guztien zerrenda kontaezinaren berri ematea (“El Vagabundo”, “Las apóstatas tienen que morir”, “El Capitán Olano”, “La Contraarmada”, “El Ballenero”, “La monja alférez”, “Lepanto [la derrota]”, beste askoren artean gutxi batzuk aipatzearren). Argitalpen historikoen munduan izen handikoa eta Sevillako Ateneoaren sarian, Azorín Sarian edo Fernando Lara Saria bezalakoetan finalista.
Horrela ba, jaso beza gure omenaldia eta bere herrikideen desiorik hoberenak.