Un mundo, una atmósfera liburua Cámara Liburu dendan aurkeztuko da datorren ekainaren 12an
Literaturan espezializaturiko medio ezberdinetan poema bilduma ugari argitaratu ondoren, bai eta plazaratutako bere bi liburuen ondoren, Enrique Arias Beaskoetxea idazle bilbotarrak poema bilduma berri bat argitaratu du ediciones Ruser argitaletxearekin.
Un mundo, una atmósfera, datorren asteazkenean, ekaiak 12, aurkeztuko da 19:30etan Bilboko Cámara Liburu dendan (Euskalduna Kalea, 6), Imanol Zubero soziologoa eta unibertsitateko irakaslea lagun edukiko duen ekitaldi batean.
Sinopsia:
Poema bilduma honen jatorrian, Anaïs Ninek “zergatik idazten duzu horrela?” galderari emandako erantzuna dago. Hark hala erantzun zuen: “Nire ustez, norberak bizitzeko toki bat sortzeko beharra duelako idazten du”. Eta mundu propio horretan, egilearen arabera, klima bat, atmosfera bat sortu beharra dago, artistaren sorkuntza subjektiboa den mundu bat”.
Poema liburua bi zatitan banatzen da.
Alde batetik, poemek lanbroaren pertzepzioa, haizea, xirimiria eta abar islatzen dituzten atmosfera bat, ez hainbeste fenomeno atmosferiko moduan, baizik eta egilearen kontenplazio subjektiboaren elementu moduan. Eta bestalde, mundu bat, aurrekoa bezain subjektiboa edo are gehiago, non poemek elementuei -artea, itzala, espresioa eta abar- ez dieten hainbeste jaramonik egiten, bizitzaren joana garatzen den mundu partikular horren interpretazioari baizik.
Mundua eta atmosfera, bi elementu hauen gaineko ikuspegi poetikoa izango da sortutako lurraldearen osagaiak zehaztuko dituena. Anaïs Ninek horrela dio gainera: “Gure bizitza gainditzeko idazten dugu, horretatik haratago iristeko. Besteekin hitz egiten ikasteko idazten dugu, laberintoan zehar bidaia erregistratzeko...”.
Idazketa, abiapuntua mundu propioaren isolamenduan eduki arren, besteari zuzendua dago. Bitakora egunkarian erregistroa baina komunikatzeko nahiarekin.