Egileak poesia definitzea du helburu obra honekin

Juan Manuel Uríak La ciencia de lo inútil sartu berri du Trea Argitaletxeko katalogoan, ‘Poética’ trilogiaren lehen zatia izango dena alegia, bertan fenomeno poetikoa ikertuz eta La belleza fragmentada liburuarekin osatuko delarik poema bilduma alde batetik, eta zeharo piktorikoa izango den hirugarren zati batekin beste aldetik, azken hau izenbururik gabekoa oraindik.

«Aforismoak jasotzen dituen liburu bat da, osagarri liriko handikoa, eta bertan poesiaren definizio (ezinezko) hurbilena bilatzen saiatzen da, edo liburua irekitzen duen aforismoak dioen moduan: “Poesia zer den jakiteko idatzi. Ahalik eta gehien hurbildu eskua sutara hurbiltzen den moduan, hitz egiten ikasten duen haur bat bezala”», dio egile errenteriarrak.

Datorren abenduan Harria fotoliburua argitaratuko du Juan Antonio Palacios argazkilariarekin lankidetzan. Lan honetarako, egileak euskal herri kirolean oinarritzen da harriaren analisi mitologiko, antropologiko eta poetikoa egiteko.