Egile bilbotarrak Sheridan Le Fanu /SGM Saria irabazi du ‘Hijos de Mary Shelley’ bere proiektu kulturalagatik
Pasa den asteburuan Fernando Maríasen Frankenstein Resuturado obran oinarrituriko ilustrazio eta kontakizunen erakusketa bat ikusteko aukera egon da. Erakusketa Manzanares el Realeko Gazteluan (Madril) egon da eta Sui Generis Madrid (SGM) jaialdiaren baitan egin da, kultura alternatiboaren jaialdia alegia, Madrileko Aste Gotikoaren bilakaera natural moduan jaio delarik hau. Ekitaldiak hamar urte bete ditu, gai ardatz nagusi moduan Frankenstein edukita kulturari begirada “original eta ez ohikoa” eskainiz.
‘Hijos de Mary Shelley’ bere proiektu kulturalak Sheridan Le Fanu /SGM Saria irabazi du, gaur egun literatura gotikoaren izpiritua bizirik mantentzen jarraitzen dutenen ibilbideari aitorpena alegia. «Fernando Marías idazlea eta “Hijos de Mary Shelley” kolektiboa, idazketa, musika, antzerkia eta arte plastikoen bitartez egile ingelesaren obrarekin egindako lan artistikoa eta dibulgazio lanagatik. Ez dago haien lana aitortzeko une hobeagorik “Franskenstein” eleberriaren argitalpenaren berrehun urteurrena baino», dio ekitaldiaren web orrialdeak.
Marías, toki historiko horren Maea Aretoan egon zen atzo arratsaldean Frankenstein Resuturado liburuaren atal ugari irakurriz. Liburuak 21 kontakizun jasotzen ditu, bai eta 21 ilustrazio eta 2 proposamen musikal, eta aurten argitaratu da Alrevés Argitaletxearen eskutik.
Erakusketaz gain, literaturan munstroaren bilakaera eta gaur egungo ikuspegia jorratu dira ere, horretarako hitzaldiak, mahainguruak eta liburu aurkezpenak eginez hiriburuko espazio ezberdinetan, hala nola Erromantizismoaren Museoa, FNAC, Ámbito Cultural, edo Generación X liburu denda, besteak beste.
Argazkia © Laura Muñoz Hermida