Obra osatzen duten 50 haikutatik 20 ilustratu ditu egileak

Juan Manuel Uríak K'amékuarhu izeneko bere azken liburua aurkeztuko du 19:30etan. Noski! liburu dendan (Errenteria) izango da eta Sihara Nuñok eta Roberto Reséndizek lagunduko dute.

K'amékuarhu haiku liburu bat da eta Camécuaro lakuaren ertzean idatzita dago, Michoacánen (Mexiko). Izenburua purepepa hizkuntzan idatzita dago, izen bereko eskualde indigenan hitz egiten den hizkuntza alegia, eta Errenteriako poetak hizkuntza horretara itzuli du. Edizio elebiduna da (gaztelera/purepecha), Luces de gálibo argitaletxeak argitaratua.

Obra osatzen duten 50 haikutatik, 20 Uríak tintaz egindako ilustrazioekin ageri dira.