Donde los hombres llevaban sombrero eleberria 50eko hamarkadako Habanan garatzen da

Guatemalako jatorria duen egile euskaldunak La ciudad de la mentira eleberriko (Destino, 2016) pertsonaiak elkartzen ditu berriro. Eleberri honekinIñaki Martínez 2015eko Nadal Sariaren finalistetako bat izan zen.

Bigarren zati honetan, irakurlea pasa den mende erdialdeko Kuba aurkituko du. Fulgencio Batista diktadoreak emandako estatu kolpearen ondorego marko politikoan garatzen da istorioa. 10 urte pasa dira eta pertsonaiak bere bizitzaren osotasunean daude. La ciudad de la mentira eleberrian amaitu gabe geratu zen amodio istorioari heltzen zaio Destinok argitaraturiko liburu berrian.

Sinopsia

1953ko Habanan, patuak Stanley Mortimer misio berezia dagoen inteligentzia agente iparramerikarraren bizitza eta Joan Alison gidoilari ospetsuarena eta orain frantses irakaslea den Martín Ugarteren bizitza elkartuko ditu, hamar urte aurretik Tangeren elkar ezagutu ondoren. Hiruak arrazoi ezberdinengatik iristen dira uhartera, baina helburu berarekin: haien bizitzak beteko dituen zerbait aurkitzea.

Hiriak bere historiako uneri interesgarrienetako bat bizi du, Batistaren diktadurako azken urteekin eta ikasle iraultzen lehen mugimenduekin. Marko honetan gure protagonistak bahiketa entzutetsu batean nahasturik ikusiko dute euren burua. Norbaitek milioi askoko erreskatea eskatzen du Carolina askatzeko, Bacardí inperioko oinordeko gaztea alegia eta Martínen ikaslea.     


Mundu guztia susmagarria dirudien intriga bat. Konponbide zaila duen amodio-triagelua.

Lehen atala irakurri.