Eleberria, Gasteizko hiria eszenatoki duen suspense eta malenkonia istorio bat da
Datorren apirilaren 18an, asteazkenarekin, 19:30etan Bilboko Cámara Liburu dendan (Euskalduna kalea, 6), Daniel Gonzálezek En el fondo del vaso (Caligrama 2017) bere liburua aurkeztuko du, bere lehen eleberria eta XI Valentín García Yebra Idazle Gazteentzako Eleberri Laburraren Lehiaketa Nazionalaren finalista izan zena. Egilea Txuskank Coterónekin egongo da, Kazetarien Euskal Elkargoko dekanoa eta Kazetarien Euskal Elkarteko presidentea.
En el fondo del vaso eleberria Rubén Aldayren istorioa kontatzen du, iraganean arrakasta izan zuen idazlea eta oroitzapen horrekin bizi dena alkoholak lagunduta, gaur egungo hutsunea betetzen laguntzen baitio. Ahazteko arratsaldero doan tabernara begirada tristedun neska bat doa eta, gutxinaka gutxinaka bera idolatratzen amaituko du, hura bere salbazio bakarra dela pentsatu arte.
Hari zuzenean hitz egiteko ausardia azkenean lortzen duen egunean, neska ez da agertzen. Dirudienez, erahil egin dute. Hortik aurrera ohartuko da bizitzan bere helburu bakarra kriminala aurkitzea izango dela, neska misteriotsuaren, bere musaren, heriotza mendekatzeko.
Egile gasteiztarraren opera prima, Gasteizko hiria ekintza marko duen suspense eta malenkonia istorio bat da.