Luisa Etxenike: «Belaunaldi berriei terrorismoaren oroimena kontatzeko eta ez isiltzeko ardura dugu»
Arratsalde honetan, 20:30tik aurrera, Luisa Etxenike ‘Un café cargado de lectura’ zikloan egongo da, Malagako Diputazioko ‘Centro del 27’-k antolatua ‘Aula de cultura Sur’-en laguntzarekin.
Idazle donostiarrak Absoluta presencia (Ediciones el Gallo de Oro), aurki liburu dendetara iritsiko den bere azken eleberriari buruz mintzatuko da. Bertan El ángulo ciego (Bruguera, 2008) eleberrian jorratu zuen indarkeria terroristaren gaiari heltzen dio berriro. Honako honetan hiru bizi istorio elkartzen dira: Luc-ena, denak izutzen zuen haurra, beldurrik gabeko gizon bilakatzeko borrokan dabilena; Andrés-ena, mehatxu terrorista dela eta erbestera joandakoa; eta Adarena, iragan tragiko baten herentzia, indiferentzia eta ahaztearen aurkako konpromiso artistiko bilakatu duen argazkilari gaztea. Estilo garbi, zuzen, eta hala ere sutsuarekin, bere idazteko moduaren adierazgarri dena alegia, Etxenikek begiradak eta bide susmagaitzak proposatzen dizkie bere protagonistei eta irakurleari.
«Belaunaldi berriei terrorismoaren oroimena kontatzeko eta ez isiltzeko ardura dugu», azpimarratu zuen egileak, ‘Un café cargado de lecturas’-en parte hartu aurretik orain dela bi egun egin zioten elkarrizketa batean. «Espainian bost hamarkada eman ditugu terrorismoaren orban honekin eta garrantzitsua iruditzen zait arteak oroimen hori jorratzea», dio egileak Ada bezalako pertsonaia baten beharra justifikatzeko orduan.
Luisa Etxenikek elkartasuna –eta elkartasun eza- jorratzen ditu bere azken eleberrian, bere bizilagunek beldurra, mehatxuak edo biziraupen hutsa direla eta ihes egin behar izan duten gizarte batean.
Jose Antonio Mesa Toré (Centro del 27-ko zuzendaria) eta Pablo Aranda (Aula de Cultura Sur-eko zuzendaria) egongo dira berarekin batera. Giro lasaian eta solasaldi moduan arituko da irakurleekin, literatura ziklo honetan ohikoa den moduan. Aurten beste egile batzuen partaidetza izan du zikloak jada, hala nola Aroa Moreno eta Marta Rebón. Aurreko denboraldietan Marta Sanz, Almudena Grandes, Rafael Chirbes edo Belén Gopegui bezalako narratzaileak egon ziren, besteak beste.
Sarrera irekia eta doakoa da tokia bete arte.