Asteazkenean idazketa tailer bat emango du eta ostegunean La ofrenda aurkeztuko du

María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak zuzentzen eta koordinatzen dituen ‘Aurrez Aurre’ literatura elkarrizketetan Gustavo Martín Garzo izango da protagonista. Datorren ostegunean, martxoak 22, La ofrenda (Galaxia Gutenberg) aurkeztuko du Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigan.

Etzi, Valladolideko idazleak (Narratiba Sari Nazionala eta Nadal Saria, besteak beste) tailer bat emango du ‘La realidad y la sombra’ izenburupean.

Bi ekitaldiak 19:00etan daude programaturik.

Martín Garzoren La ofrenda emakumeari eta ipuin tradizionalei omenaldia da eta The lady and the monster (1954) Jack Arnolden filmaren oroitzapenetik sortzen da, egileak haurra zelarik ikusi baitzuen. Ederra eta Piztia mitoaren bertsio bat da eta bertan piztia uretan bizi den izaki bat da.

Sinopsia

Patricia Ayala Madagaskarren hegoaldean dagoen eta jatorri bolkanikoa duen uharte txiki batera iristen da oso ongin ordaindutako lan batek erakarrita: osasun kaxkarra duen edineko emakume bat zaintzea. Bertan denboraldi batez egotea da bere asmoa, ahal duen guztia aurrezteko eta bikoteko bizitza lurrean infernu bihurtzen duten harreman horietako bat ahazteko denbora nahikoa besterik ez.  

Rose Hansson tokikoek La Construcción moduan ezagutzen duten egoitza batean erretiraturik bizi da, ubide eta igerilekuen bitartez erdiko geletaraino ura heltzen zaion urmael baten ondoan. Patricia, agurearen eta bere inguruan dauden zerbitzarien ohitura xelebreetara egokitzen saiatzen da. Rose-k atsegin du Patricia bainujantzi zuri batekin urmaelean bainatzen denean. Uren erdian dagoen erdi eraitsitako dorreraino igeri egiten duenean. Ur ertzean errenkadan dauden saskiak betetzen dituzten laranjak uretara botatzen dituenean.

Egun batean ordea, bainuaren ondoren uretatik urruntzen den bitartean, norbaitek laranjak bere oinetara itzultzen dizkiola ikusten du Patriciak. Hasperen bat entzuten da bakarrik, izakien bakardade amaigabea ezagutzen duen norbaiten kantu atsegina. Eta Patricia Rose HAnssonen mundu arraroan eta La Construcción-ek ezkutatzen duen sekretu handian jausten da.

Ohikoa den moduan, gonbidatuaren eta María Eugenia Salaverriren arteko elkarrizketa izango da aurkezpenaren formatua.

‘Aurrez Aurre’-ra sarrera irekia da tokia bete arte eta infopuntuan jasotzen da.

La ofrenda-ren zati bat irakurri.