Liburuaren lehen edizioa hiru hilabetetan agortu zen
Luisa Etxenikek #Nodos liburuaren aurkezpenean parte hartuko du bihar, martxoak 14, Donostiako San Telmo Museoan. Fernando Cossío (Ikerbasque zuzendari zientifikoa), Laura Morrón (Next Door) eta Gustavo Ariel Schwartz eta Víctor Bermúdez argitaratzaileek ere ekitaldian parte hartuko dute 19:00etatik aurrera.
Aurkezpenera gerturatuko direnek makin of-a ezagutzeko aukera izango dute, bai eta topaketa honetan elkartuko diren adituak pentsamendu transdiziplinarraren eta proiektuaren sormen prozesuaren aukerei buruz entzuteko ere.
#Nodos obra kolektiboa da eta idazle donostiarra bere egileen artean dago, abentura intelektual bat proposatuz: ezagutzaren esparru ezberdinen arteko mugen esplorazioa eta Zientzia, Artea eta Literaturaren arteko mestizajean jartzen du arreta. Proiektua Gustavo Ariel Schwartz koordinatu du Víctor Bermúdezekin batera, DIPC Programa Mestizajes markoaren baitan. Next Door Publishers argitaletxeak argitaratu du eta lehen edizioa hiru hilabetetan agortu zen.
Kontribuzio guztien zatiak irakurri daitezke hemen.
Sarrera irekia eta doakoa da tokia bete arte.