José Antonio Martín Acostak datorren asteazkenean, martxoak 14, bere bi eleberri aurkeztuko ditu: Eguzkilore, de diosas y hombres eta Entropía.

Ekitaldian liburu bakoitzaren pasarte bana irakurriko ditu Zuriñe Ojedak eta egileak hitzaldi bat emango du lehenik, ondoren liburuen aleak sinatuz.    

Obren booktrailera proiektatuko da ere.

Eguzkilore, de diosas y hombres   

Bizitza bera dirudien fikzio obra bat da, eta bizitzan bezala, errealitatea da lehen mitoa, kondaira, magia, sorginkeria, eta ondoren etika da, erlijioa, ideologia, tradizioari zilegitasuna ematen dietenek kontatzen duten istorioa, horrek guztiak jatorrizko izakia erasotuz, munduaren sorginkeriarentzako jaio baita. José Antonio Martín Acostak, ez dakigu nork bahitu duen, baina bai zergatik, sorginkeria hori apur bat itzularazi nahian idatzi du eleberri hau. Eta bahitzaileen oinatzetatik beraietatik itzularazi nahi izan du: berriak, informazio monopolizatutik egiten den giza istorioa, poesia, gertakarietan aberatsa den trama, baliabide narratiboetan eta etengabeko imajinazioan.

José Javier Abasolo, Nadie es inocente.

Obrari buruz

Gau sukarti baten ondoren esnatzean, Ander Bidaburu gutxira etorritako idazleak gauza sinestezina ikusiko du. Gertaera ulertezin segida batean, idaztea hainbeste kostatu zitzaizkion liburuak bere begien aurrean nola desagertzen diren ikusten du. Zer ari da gertatzen?

Diskurtso filosofiko batekin eta irudimena uneoro agertuz, liburu honek irakurlea harritzea eta giza afera handien gainean hausnartzea du helburu. Entropia, lana sortzeko erabili ezin daitekeen energiaren zati bat da eta, hortaz, materiaren baitan dagoen energia ez erabilgarria, baina beste esanahiak ditu ere; bakarra jasoko dugun mezu sorta baten aurrean sortzen den zalantzaren neurria da; aldi berean materia edo substantzia baten desordena molekularra da eta, azkenik, desordena eta, hortaz, kaosa ordezkatzen du. Gaur egungo aurkikuntza zientifikoak, tradizioa eta mitologia hiri haundi baten errealitate sozialarekin oinarri moduan batzeak eleberriaren izenburua justifikatzen du.