“Oroimen izpiak. Artea eta hitzak, ETAren basakeriari aurre” erakusketaren inguruan garatzen diren ekitaldietako bat da elkarrizketa

Luisa Etxenike Etorkizun memoria baterako dilemak debatean parte hartuko du datorren asteazkenean, hilak 14. 19:00etatik aurrera izango da, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunea erakusketa aretoan. Idazle donostiarra Mikel Iriondo EHUko irakaslearekin eta Pilar Rodríguez Deustuko Unibertsitateko irakaslearekin elkarrizketatuko da. Ekitaldi hau “Oroimen izpiak. Artea eta hitzak, ETAren basakeriari aurre” programazioaren baitan dago, Gipuzkoako Aldundiak, Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Fundazioak eta Gogora Institutuak antolatutako erakusketa alegia, ETAren lehen erailketaz geroztik iragandako 50 urteak gogoratzeko helburuarekin.

Erakusketa pasa den ostegunean aurkeztu zuen Denis Itxaso Gipuzkoako Ahaldun Nagusiordeak, Fernando Golvano erakusketaren komisarioarekin batera. Sei artistaren obra biltzen du, sormenaren bitartez ETAren terrorismoaren gaineko hausnarketa eginez biktimen duintasuna bizirik mantentzeko modu bezala eta Euskadin egondako indarkeria urteak ez ahazteko helburuarekin. Apirilaren 21a arte egongo da irekita asteartetik larunbatera 11:00-14:00 eta 1:00-20:00 ordutegian, eta tailerrekin, elkarrizketekin eta mahainguruekin osatuko da, horietan artistek eta ahots anitzek parte hartuz indarkeria politikoaren historia baten aurrean kontzientzia kritiko bat argitzeko.

Luisa Etxenikez gain, beste idazleek parte hartuko dute ere, hala nola Edurne Portela, Fernando Savater, Felipe Juaristi eta Iban Zaldua eta terrorismoaren biktima izan diren pertsonak, esaterako Rubén Múgica, Alfonso Sánchez, Gorka Landaburu eta Andoitz Korta.

Informazio gehiago eta programazio osoa, hemen.