Jo, jo, jo ostiralean aurkeztuko da Bilbon
Abel Amutxategik Bilboko Joker liburu denda aukeratu du azaroaren 24ean, ostiralez, 19:00etan Jo,jo,jo (Ediciones el Transbordador) bere eleberri laburra aurkezteko, Gabon kutsua duen testua, umorea eta fantasia nahastuz eta zonbiak ere dituena.
“Urte ugari pasa dira Begger’s Holen pandemia hasi zenetik. Zonbiak jaun eta jabe dira eta Sherylek eta bere seme Percyk osatzen duten familia bitxia etengabeko alerta egoeran bizi da”, azaltzen du egileak.
Gabonetan, “horrek duen zuritasun leunarekin”, Percyk Aita Noeli eskutitza idazten utziko dion galdetzen dio. “Ezberdintasuna ordea –argitzen du Amutxategik- zera da, honako honetan Sheryl ez dago bere semeari huts egiteko prest, nahiz eta iluntasunaren erdian egon, mitoak berpizteko aukera bait dutelako, esperantzatara itzularaziz”.
Jo, jo, jo ebook formatuan dago eskuragarri ere.