Hnegra proiektuak atmosfera kriminal batean murgildurik dagoen emakume bat protagonista dute 22 kontakizun ditu

Atzo amaitu zen Granada Noir jaialdiaren hirugarren edizioa, hots genero beltzari eskainitako jaialdia eta bere programazioan Hnegra egon da, Fernando Maríasek koordinaturiko sormen proiektua. Bertan 22 idazlek eta 22 marrazkilarik parte hartu dute.

Irailaren 29tik urriaren 20ra arte Andaluziako probintziak literatura, zinema, musika, argazkilaritza eta gastronomia espazio ezberdinak fusionatu ditu. Ekitaldiak aurten nazioartekotzearen alde egin du, generoko egile ospetsuenetako bat gonbidatuz, Petros Markáris alegia, jaialdia ixteko.

“Eleberri beltz klasikoak eta zinema beltz klasikoak tradizionalki bere istorioetako emakume heroiak baztertu dituela” ondorioztatu ondoren, Maríasek bira eman nahi izan dio errealitate horri gaur egungo emakumezko idazleak genero horren inguruan elkartuz. Parte hartzaileak ez dira narratibarekin lotura duten emakumeak bakarrik, baizik eta antzerkiarekin, zinemarekin eta poesiarekin ere. Nieves Abarca, Berna González Harbour, Empar Fernández, Raquel Lanseros, Espido Freire edo Milagros Frías bezalako idazleek eta Mabel Lozano bezalako zinemagileak, izen batzuk aipatzearren, emakume bat protagonista duen kontakizun motz eta beltz bana idatzi dute, emakumea hiltzailea edo eraila, heroia edo doilorra, zuzena edo kriminala, biktima edo borrero izanik.

Liburua Alrevés argitaletxeak argitaratu du eta kontakizun guztiak ilustraturik daude. Marrazkilariek artean Paco Roca, Javier Olivares edo Fernando Vicente bezalako artistak daude.

Liburuaz gain, proiektuak Gonzalo Pernas komisario izan duen erakusketa bat eduki du, testuen originalak erakutsiz.

Granada Noir genero beltz eta poliziakoari eskainitako diziplina anitzeko jaialdia da, 2015ean Gustavo Gómez eta Jesús Lensek sustatua, Cervezas Alhambraren babesarekin eta Granadako Diputazioaren, Andaluziako Juntako Kultura, Turismo eta Kirol Kontseilaritzaren eta Granadako Udalaren laguntzarekin, azken hau Granada Ciudad de Literatura UNESCO programaren baita. Ekitaldiak beste enpresa, merkatari eta partikularren babesa du ere.