Epaimahaiak «Euskal Herrian asaldatuak izan ziren urte batzuei buruzko eleberri bat idazteko borondatea» nabarmendu du
Fernando Aramburuk 2017ko Narratiba Sari Nazionala irabazi du Patria eleberriarekin (Tusquets Editores, 2016). 20.000 eurorekin, sari hau edozein hizkuntza ofizialetan eta Espainian argitaraturiko idazle espainiar baten obrari ematen zaio urtero.
Epaimahaiak «Euskal Herrian asaldatuak izan ziren urte batzuei buruzko eleberri bat idazteko borondatea» nabarmendu du. Epaimahaiko kideak honakoak dira: Industrias Culturales y del Libro erakunde zuzendari nagusia den Óscar Sáenz de Santamaría; Liburuaren, Irakurketaren eta Letra Espainiarren zuzendariorde nagusi den Javier Pascual; 2015eko edizioko idazle irabazlea, Ignazio Martínez de Pisón; Cristina Fernández 2016ko edizioko irabazlea; Luis María Ansón, Espainiako Errege Akademiak izendatua; Galiziako Errege Akademiak izendaturik Gonzalo Navaza; Euskaltzaindiaren aldetik Patri Urkizu; Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziatik (CRUE), Pilar Celma; Espainiako Idazleen Elkargotik (ACE), Juan Pedro Aparicio; Litertura Kritikoen Espainiako Elkartearen aldetik Ángeles Encinar; Espainiako Kazetarien Elkarteetako Federaziotik (FAPE), Esther Esteban; UNEDeko Genero Ikerketen Zentrotik, Araceli Gómez eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroaren ordez Juan Malpartida.
Pasa den otsailean Aramburuk urteko libuari Francisco Umbral Saria jaso zuen Patria eleberriarekin. Bi hilabeteren ondoren Literatura Kritikoen Espainiako Elkarteak ematen duen Kritikaren Saria jaso zuen Fermín Herrero Soriako poetarekin batera. Oraindik ez da hilabete igaro gaztelerazko literatura modalitatean 2017ko Euskadi Saria bigarren aldiz eman ziotenetik.
Patria eleberria orain dela urte luze plazaratu zen. ETAren indarkeria atzeko historia moduan duen eta arrazoi politikoak medio Gipuzkoako herri bateko bi familia kontrajarrien bizitzak kontatzen dituen eleberri arrakastatsu honek 500.000 ale baino gehiago saldu ditu.
© Argazkia: Joan Sánchez (El País)