Epaimahaiak «azken berrogei urteetako euskal gizartea irudikatzeko grina eta zorroztasuna» nabarmendu du
Fernando Aramburu idazle donostiarrak 2017 Euskadi Saria irabazi du gaztelerazko literatura modalitatean Patria bere eleberriarekin (Tusquets Editores, 2016). Berria gaur ostiralez eman da aditzera Gasteizko (Araba) Ignacio Aldecoa liburutegian egin den ekitaldi batean, egilea bertan egon gabe.A ramburuk sari hau jasotzen duen bigarren aldia da; 2001ean Los ojos vacíos eleberriarekin irabazi zuen jada.
“Azken berrogei urteetako euskal gizartea irudikatzeko grina eta zorroztasuna” nabarmendu du epaimahaiak.
Pasa den otsailean Aramburuk urteko liburuari Francisco Umbral Saria irabazi zuen ere Patria lanarekin. Bi hilabeteren ondoren Literatura Kritikoen Espainiako Elkarteak ematen duen Kritikaren Saria jaso zuen ere, Fermín Herrero Soriako poetarekin elkar banatuz.
Patria eleberria orain urtebete baino gehiago plazaratu zen. ETAren indarkeria atzeko historia moduan duen eta arrazoi politikoak medio Gipuzkoako herri bateko bi familien kontrajarrien bizitzak kontatzen dituen eleberri arrakastatsu honek 300.000 ale baino gehiago saldu ditu.
Euskadi Saria Eusko Jaurlaritzak antolatzen du eta Arambururekin batera Asier Serrano izan da saritua euskarazko literatura modalitatean, Limbotarrak lanarekin. Serranok “gizartearen fresko poetiko bat” islatzen du, ukitu surrealistekin eta pop eta poesia filosofikoaren eraginarekin. Arantxa Urretabizkaiak saria jaso du euskarazko saiakera modalitatean. Bidean Ikasia obrarekin idazle eta kazetari gipuzkoarrak Hondarribiako alardearen “kronika eta testigantza latza” eskaintzen du epaimahaiaren arabera.
Sari banaketa datorren azaroaren 13an izango da Bilboko Azkuna Zentroa Alhóndigan egingo den galan.