Eva Isanta aktoreak aurkeztu zuen aurkezpen ekitaldiaren ondoren egindako errezitaldia
Miren E. Palaciosek Otra forma de ver izenburua daraman bere hirugarren olerki sorta aurkeztu du gaur Bidebarrietako Udal Liburutegian (Bilbo). Obra Ediciones Beta argitaletxeak argitaratu du.
Egile arabarrak “sekuentzia biziak, konplexuak eta arruntak jasotzen ditu amodioak, amodio ezak, adiskidetasunak, ikasketak, lana, bizitza eta heriotza konbinatuz”, bere hitzen arabera. Halaber zenbait aforismo ditu ere.
Aurkezpen ekitaldira gerturatu direnek Eva Isanta aktoreak aurkeztutako olerki errezitaldi bat gozatzeko aukera izan dute, bertan ere Andrea Uña Barrientos, Roberto López San José, Daniela Bartolomé Moro –horiek guztiak poeta eta rapsodak-, eta Juan José Abad Robador musikaria egon direlarik. Itxiera egiteko arduraduna Aranzazu Gonzalo García Osakidetzako medikua izan da. Bilbao Basurto ESIko Integrazio Zuzendaria.
Pasa den asteartean, idazlea Objetivo Bizkaia saioan (TELE7) egon zen Otra forma de ver liburuari buruz hizketan. Elkarrizketa hemen ikus daiteke.