Cd-liburua Koldo Mitxelena Kulturgunean aurkeztuko da gaur

Trazos da gaur arratsaldean, 19:30tan Koldo Mitxelenako Ekitaldi Aretoan (Urdaneta 9, Donostia) aurkeztuko den Inés Fonsecaren azken lana. Kantautore eta konposatzaileak penintsulako geografiakoak diren 18 olerkari musikatu ditu, horiek guztiak sari eta aintzatespen handiekin euren ibilbideetan. Horien artean dago Julia Otxoa, gaurko aurkezpen ekitaldian artistarekin batera agertuko delarik.

Obra bereziki emakumearen poesiari eskainita dago eta Fonsecak proiektu honekin bilatu duen helburua, alor honetan dagoen hutsunean betetzen saiatzea izan da. Ilustrazio liburutxo bat du, bertan poeta, narratzaile eta artista grafiko donostiarrak bere lan grafikoetako batekin lagundu duen.     

Obrari buruzko informazio gehiago, egilearen web orrialdean.