Erakusketak bere 35 Urteurrena ospatuko du gaztelerazko liburuaren sektore guztiei leku eginez
Beatriz Celaya, ALT autores argitaletxeko sortzailea eta Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteordea ‘Gaztelerazko merkatuetan eraldaketa digitalaren gaineko debateak: Espainia eta Latinoamerikan autoargitalpenaren gorakada’ mahainguruan egongo da datorren asteazkenean, urriak 4, 13:00etan IFEMAko 14 Pabilioiko 14.4 Aretoan. Ekitaldi hau Liber 2017 Nazioarteko Liburu Azokaren baitan egingo da (Madril,urriak 4-6).
Mahainguruan Ángel María Herrera, Escritor.com plataformako arduraduna, Chema García, Lantiako zuzendari exekutiboa; eta Enric Sagrera, Bebookness plataformako sortzailea egongo dira ere. Manuel Dávila, Libro Portátileko (Mexiko) sortzailea izango da moderatzailea.
Eraldaketa digitalak argitalpen modu profesionalizatu berrien sortzea ekarri du, egile eta irakurleek protagonismoa lortuz: Lehenek, bere obraren ekoizpenaren prozesu osoan modu aktiboan lagunduz; eta bigarrenek, irakurketa berriak eskuratzeko eta kontsumitzeko erabaki propioak hartuz.
Gaztelerazko autoargitalpenaren gorakada geldiezinezko errealitate bat da jada, horren froga garbia baita liburu elektronikoen banaketarako eta eskaeraren araberako inprimaketa zerbitzuen hornitzaile berriek bultzaturik argitalpen sektorean dauden negozio eredu berrien kopuru handia, bai eta formatu berriek eskaintzen duten funtzionalitateagatik (appak, audioliburuak, ebookak eta abar), geroz eta zorrotzagoa den irakurle jendarteari zuzendurik.
Liber 2017 Nazioarteko Liburuaren Azoka IFEMAk antolatua da eta Espainiako Argitaratzaileen Gremioen Federazioak (FGEE) sustaturik. 35 edizioren ondoren, gaur da gaztelerazko liburuaren nazioarteko erakusketa bat Europan egiten den lehen aldia eta negozio zentro nagusi moduan bai eta topaketa profesional moduan ere finkatu da.