Kultura ekitaldi honen helburua idazle berriak laguntzea eta irakurketa sustatzea da
Jorge Urreta bere irakurleekin elkartzeko aukera izangoduten egileetako bat izango da datorren asteburuan ospatuko den Festival Literania 2017 jaialdian, Madrildo La Vaguada Parkean. Bihar larunbatez, bai etaigandean ere, idazle bilbotarra bere bi azken eleberrien aleak sinatzen egongo da, ¿Quién dijo miedo? eta Venganza alegia.
Idazle Independenteen Nazioarteko Elkarteak (Asociación Internacional deEscritores Independientes, AIEI) eta Idazle Independenteen Kooperatiba Elkarteak (Sociedad Cooperativa de Escritores Independientes, SCEI) elkarrekin antolaturik, Literania pasa den apirilaren 28an inauguratu zen. Datorren igandea,maiatzak 7, bere azken eguna izango da.
Jaialdiaren azken helburuairakurketa sustatzea da, beste kultura adierazpenei tokia eginez, hala nolaantzerkia, musika, gastronomia eta folklorea, bai eta beste egile berrieiikusgarritasuna ematea.
Dossierra deskargatu.