Ekitaldia Associazione Culturale Italo-Spagnola elkarteak antolatua da


Bihar 17:00etatik aurrera Veronako Literatura Elkarteko MontariniAretotik (Italia), Alaitz Arrutiren irakurleek La Castañera eleberriaren aurkezpenastreaming bidez jarraitzeko aukera edukiko dute. Emankizuna ikusteko estekahonakoa da: http://www.societaletteraria.it/streaming.

Alaitz Arrutik beste intelektual espainiarrekin batera Associazione Culturale Italo-Spagnola (ACIS) elkarteak antolatu duen ekitaldi programan parte hartuko duVeronan, egile bilbotarraren bizilekuan alegia, Sant Jordi ospatzeko.Programazioak Udalaren eta hiriko kontsularitzaordearen babesa du. Bereantolatzaileek Italia eta Espainiaren arteko lotura kulturalak irakurketa etaliteraturaren bidez sendotzeko aukera ikusi nahi izan dute ekimenhonetan.

Anna Altarriba ACISko presidentearen harrera hitzen ondorenAlaitz Arrutiri elkarrizketa egingo dio Susana Benaventek (Università degli Studi diVerona).

La Castañerari buruz 

Alaitz Arrutik bizitzak eta gizartebaldintzek gaizki tratatu duen emakume baten irudia erakusten digu, bere bilobababesteko gurari bakarrekin, berak izan ez zituen aukerak emateko eta horrelaetorkizun hobea bermatzeko. Bere istorioko protagonistak borrokarako gaitasunabesterik ez du eta denborak aurrera egin ahala beste herrialde batean amaituko du–Italia-, dena urruna eginez, baina bizitzak aukera berri bat eskaintzen dio.Herrialde honetako hegoaldean 1930tik 2006ra arte biziko da.