‘La Ventana’ irratsaioak Luisa Etxenikek idatzitako fikzio pieza bat estreinatuko du

Gaur asteazkenez, apirilak 26, 16:00etatik aurrera, SER Irratiko ‘La Ventana’irratsaioko lantaldea Azkuna Zentroko atarira joango da. Gutun Zuria Bilboko LetrenNazioarteko Jaialdiaren 10 urteurrenaren ospakizuna dela eta, Carles Francinok“Gernika es ahora” aurkeztuko du bertan, Luisa Etxenikek idatziriko irrati-antzerki lanaalegia.

Gernikari buruz bere bonbardaketaren 80 urteurrenean idaztea, idazle donostiarrarenhitzetan, «testu etengabe bat irudikatzea izan da, ankerkeriaren aurkako deialdia etaarrazoi humanitario baten alde “bizitza eta askatasuna eta etxe osoak eta jendeapaseoan eta bere kaleetan mehatxurik gabe egonez nahiago dituena eta defendatzendituena”. Eta horregatik, tokirik eta garairik ez duen testu bat proposatu, trajedia lekuakdiren toki guztientzako eta garai guztientzako gure arreta eta konpromisoa beharbaitute».

Pedro Casablanc, Elvira Mínguez eta Fernando Ramallo protagonista dituen entzunezkofikzio hau Mona León Siminianik zuzendu du.

Luisa Etxenikek irratsaioan partehartuko du Carles Francinorekin batera proiektuari buruz hitzegiteko.

Obrari buruzko informazio gehiago, hemen.