280.000 ale saldu ditu eta hamaseigarren edizioa egin du

Goiz honetan Literatura Kritikoen Espainiako Elkarteak ematen duen Kritikaren Saria ebatzi da Sorian. Fermín Herrero (Ausejo de la Sierra, 1963) poeta soriarrarekin batera, Fernando Aramburu (Donostia, 1959) idazleak irabazi du ere Patria bere eleberriagatik (Tusquets Editores, 2016).

Pasa den irailaren 6an argitaratu zenetik, politika arrazoiak direla eta aurrez aurre dauden Gipuzkoako bi familien bizitzak jasotzen ditu eleberri honek ETAren bortizkeria atzean duelarik, eta 280.000 ale saldu ditu. Salmenta rankingetan tokiak igoz hasi zuen urtea eta ordutik hona liburu salduenen artean egon da etenik gabe, horregatik bere hamaseigarren edizioan egotea jada.     

Bihar, Sant Jordi Eguna, idazle donostiarra Bartzelonan egongo da liburuak sinatuz parada ezberdinetan 11:00etatik 20:00ak arte.

Otsailean Aramburuk Patria lanarekin urteko liburua Francisco Umbral Saria irabazi zuen.

Patria-ren lehen kapitulua irakurri.